GARA > Idatzia > > Kultura

FIPA, telebistako emankizunen estreinaldiak, bost egunez Biarritzen

FIPA (Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdia) heldu den asteartean hasi (urtarrilak 20), eta larunbatera arte izango da. 64 ikus-entzunezko izango dira, orotara, lehiaketako bost ataletan: fikzioa, telesaila, sorkuntza dokumentala, erreportaje handia eta azkenik, musika eta ikuskizuna. Lehiaketatik kanpo parte hartuko duten lanekin batera, guztira 429 ikus-entzunezko izango dira ikusgai Biarritzeko jaialdian, horien %60 mundu mailako estreinaldiak izanik.

p048_F01_199X116.jpg

Idoia ERASO | BIARRITZ

Bost sekzio eta mundu osoko programak. Sekzio bakoitzak bere epaimahaia, eta guztira 25 epaimahaikide, hemeretzi herrialdetakoak. Mundua Biarritzen, errealitate txikienetatik esanguratsuenetara, gure telebistetarako bidean. Jaialdia eta merkatua baita FIPA, hurrengo urtean telebista kateetan agertuko diren kalitatezko emankizunak lehenik hemen jartzen dira ikusgai.

Hautaketa gogorra izan da, hautagaitzat 1.552 emankizun jaso baitute antolatzaileek, eta horietatik 64 bakarrik igaro dira lehiaketara. Lehiaketatik kanpo, halere, izango da beste emankizunik ikusteko aukera, esaterako, saio laburrak edota gazteen sorkuntzak. Sorkuntza frantsesaren eta europarraren egoeraren erakusgarri diren hainbat saio ere izanen dira. Besteak beste, nabarmentzekoa da FIPAren lehen urteetan epaimahaiaren parte zelarik zendu zen Jacques Doniol-Valcrozeri buruzko dokumentalaren aurkezpena.

Omenaldia Gérard Mordillati eskainiko diote aurten. «Beti harritzen gintuen sortzaile baten talentua eta inteligentzia ezagutu nahi ditu FIPAk artista hau omentzean», adierazi zuen jaialdiko ordezkari nagusi Pierre-Henri Delau-k.

Hautatutako lanak

Fikzioaren atalerako, bederatzi film aukeratu dituzte antolatzaileek, besteren artean, honakoak: «Gunter Junge» alemanak errealitate gogorra erakusten du, hamabost urteko pedofilogazte baten istorioa; Pierre Boutronen «La Reine morte» film harrigarriak boterearen inguruko errealitate gordinak jartzen ditu agerian; «Un homme d'honneur» lanak politikari baten suizidioaren inguruabarrak erretratatzen ditu.

Telesailen atalean bost lehiakide izango dira, horien artean, «Ah c'etait ça la vie», kabaretaren munduaren erretratu dibertigarria egiten duena; eta Salvatore Mereu italiarraren «Sonetaùla», aita kartzelan duen haur artzain baten gorabeherei buruzkoa.

Erreportaje handiak eta gizarte gertakarien artean, hamasei lanek erakutsiko dute jendarteko errealitatea, besteak beste, «Kanun» lanean, Albanian familiek pairatzen duten heriotzaren legea azaltzen da; eta «Living with Van Gogh» txinatarrak, herrialde horretako eskuzko margolaritza aurkezten du.

«Mais qui a tué Maggie?» dokumentala beste hamazazpi lanekin lehiatuko da. William Karelen ikus-entzunezko horrek Margaret Thatcherren hilketa politikoa erakusten du. «The Choir» australiarrak, aldiz, Hegoafrikako kartzeletako abesbatzak.

Hamalau izango dira musika eta emankizunen atalean aurkeztuko diren lanak. Prokofieven egunkari bukatugabea aurkezten du Yosif Feyginbergek.

HAUTAKETA GOGORRA

Hautaketa gogorra izan da, 1.552 emankizun jaso dituzte antolatzaileek eta horietatik 64 bakarrik izango dira lehiaketan. Lehiaketatik kanpo, saio laburrak eta gazteen sorkuntzak ikusgai, esaterako.

El festival de Biarritz
vuelve a Tabakalera

Por segundo año consecutivo Fipa estará presente en Tabakalera de Donostia. «La Tabakalera y el Fipa son dos concepciones y un objetivo, es decir, atreverse con la curiosidad, dejarse llevar por el descubrimiento del otro, de los otros, ser un contrabandista de la imagen», declaró Jean-Michel Ausseil, secretario general del festival.

El año pasado Tabakalera, en colaboración con Donostia Kultura, organizó un maratón audiovisual en el que se proyectaron los programas premiados por el festival en varias de las secciones. En esta segunda edición, el encuentro contará con varias novedades y una de ellas es que se celebrará durante dos días, el sábado y el domingo (24 y 25 de enero). Además, se proyectará una selección propia realizada a partir de los programas presentados en el certamen.

Tabakalera, convertida en lugar de creatividad y conocimiento especializado en la cultura visual, es una referencia a nivel europeo y un lugar de unión entre la cultura vasca y la cultura internacional, ante lo cual Ausseil declaró que «tenemos que afirmar que la imagen audiovisual forma parte de nuestro patrimonio». GARA

Fitxa

Tokia: Bellevue jauregia, Herri Kasinoa, Royal zinegela, Coliseoa eta Gare de Midi aretoa.

Data:

Urtarrilaren 20tik 25era.

Webgunea :

www.fipa.tm.fr

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo