GARA > Idatzia > > Kultura

ZINEMA

Zinebiklub-ak azken Zinebiko film onenen aukeraketa bat eskainiko du

Gaurtik hasita, Bilboko Barrainkuako udaltegiak Zinebiklub film laburren programazioa eskainiko du urteko lehen hiruhilekoan. Euskal Herrian egindako lanak eta aurten 50. edizioa bete duen Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko lanak izango dira. Apirilaren 2ra arte, 64 film eskainiko dira hamaika saiotan, ostegunero 19.30ean, Barrainkuan. Emanaldi hauetarako sarrera doakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo