GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

Euroliga

Lehen itzuliko ezustekoan notario lanak egin behar

Baskoniak lehen postua ziurtatuta daukanez, ezer gutxi du jokoan Shakurren azken partida izango den honetan. Joventutek, aldiz, Zurbaon irabaztea behar du, eta Alba Berlinek Olimpijaren aurka etxean galtzea

p043_f01_80474.jpg

 

BASKONIA-JOVENTUT

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Gaur amaituko da Euroligaren lehen fasea, eta Zurbaoko pabiloia lehen urrats horren ezustekorik nabarmenenaren lekuko izan daiteke, inork gutxik espero baitzuen Joventut Europako hamasei onenetatik kanpo gera zitekeenik. Dena dela, kataluniarrek izugarrizko hanka-sartzea egin zuten joan den astean, etxean Alba Berlinen aurka galtzean, eta aurrera egiteko, Gasteizen irabazteaz gain, alemaniarrek euren etxean Union Olimpija ahularen aurka galtzea beharrezkoa dute.

Erabat bestelakoa da Tau Baskoniaren egoera, izan ere, Erroman asko sufritutako garaipena eskuratu ostean, lehen postua ziurtatuta baitaukate gaur edozer gertatzen delarik ere, eta beraz, Penyakoen kanporatzean notario lanak egitea egokitu dakieke, alemaniarrek euren partida irabaziz gero, alferrikakoa bailitzateke Zurbaoko partida.

Dena dela, ezaguna da «Baskonia izaera» gisa ezagutzen den klubaren borrokarako sena eta, Ivanovic ezagututa, ez dirudi gaurko partidan inolako nasaikeriarik baimenduko duenik. Ohoreaz eta garbitasunaz harago, talde-lanean hobetzen jarraitzeko aukera ona izan daiteke gaurkoa eta horretarakoxe probestu nahi izango dute.

Gauzak horrela, partidak berak baino, beste kantxetako emaitzek -oraingoz Top 16an Bartzelonaren eta Moskuko CSKAren aurka ez dutela jokatuko da dakiten bakarra- eta Mustafa Shakurren agurrak baldintzatuko dute zaleen arreta.

Gainontzeko lehiei dagokionez, A multzoa da ziurrenik interesgarriena, Unicaja eta Olympiacosek taldeko lehena izateko borroka estua baitute. Andaluziarrek Maccabi jasoko dute etxean -Mosad-ek eta Polizia espainolak ez dute Martin Carpenan kefia edo zapi palestinarrik sartzen utziko- eta garaipena eskuratuz gero, Baskonia bera, CSKA eta Bartzelona lagunduko lituzkete zerrendaburu zereginetan. Bestela, Olympiacosek Le Mans ahularen aurka zer egiten duen zain egon beharko dute.

Shakurren agurra

Partida honetarako Dusko Ivanovicek jokalari guztiak erabili ahal izango ditu, Top 16ra arte jokatzerik izango ez duen Vlado Ilievski kenduta. Mazedoniarrak Prigioniri eman diezaiokeen atsedenik gabe, ia ziurra da Mustafa Shakurrek bere azken minutuak izango dituela.

Batez ere urduritasunak eta presioak bere buruarengan duen konfiantza osoa kendu diotenez -nahiz eta Baskonian pozik dauden berak erakutsitako lanerako grinarekin-, estatubatuarrak taldea utziko du.

«Demostramos que no nos importa para qué jugamos

Dusko Ivanovic, que no quiso confirmar si el de hoy será el último partido de Shakur pero que sí se lamentó de que Ilievski no pueda jugar «porque es un partido ideal para que tenga minutos y se acople al grupo», no sorprendió a nadie cuando afirmó que su equipo debe mostrar la misma mentalidad que en todos los partidos. «Hemos demostrado hasta ahora que no nos importa contra quién, para qué o dónde jugamos, siempre salimos a ganar», señaló.

El montenegrino, que explicó que el Joventut es un equipo distinto tras las incorporaciones de Ricky Rubio y Moiso, no ha olvidado los 105 puntos encajados en Badalona en la primera vuelta y pidió un esfuerzo, sobre todo en defensa. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo