GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

«La teta asustada» eta «Gigante» otsailaren 5ean hasiko den Berlinalen lehiatuko dira

Berlingo Zinema Jaialdiko zuzendaritzak Sail Ofizialean arituko diren 26 lanetik 25 ezagutzera eman zituen atzo. Jaialdia irekitzeko, Tom Tykwer alemaniarraren «The Internacional» lana aukeratu dute.

GARA | BERLIN

Claudi Llosaren «La teta asustada» eta argentina eta Uruguain egindako «Gigante», Adrian Biniezen lana, Berlinaleko Urrezko Hartza lortzeko lehian izango dira aurtengo edizioan. Sail ofizialean, aurrekoez gain, Estatu frantseseko Bertrand Tavernier, Britainia Handiko Stephan Frears eta Poloniako Andrzej Wajda-ren lanak ikusteko aukera egongo da. Sail nagusi honetan parte hartuko duten izen gehienak eman ziren ezagutzera atzo; parte hartuko duten 26 lanen artean 25 izen argi daude. Nabarmena da aurtengo edizioa gertu dagoela; otsailaren 5ean hasiko da jaialdia hain justu.

Mundu mailako estreinaldi gisa, Frearsen «Cheri», (Michelle Pfeiffer eta Rupert Friend antzezle direla) eta «In the Electric Mist» (Tommy Lee Jones eta John Goodman) egongo dira aurten. AEBetatik, Mitchell Lichtensteinen «Happy Tears» lanak eta Estatu frantseseko Francois Ozonen «Ricky»k Demi Moore, Ellen Barkin eta Sergi Lopez aktoreak eramango dituzte jaialdira. Lehiaketatik kanpo ere hainbat izen ospetsu izango dira jaialdian. Esate baterako, Naomi Watts protagonista duen «Tykwer» filma.

kultura

HASIBERRIAK

Eskarmentu handia dutenez gain, hasiberriak ere izango dira. Hala nola Peter Stricklanen «Katalin Varga» eta Oren Movermanen «The Messenger» egongo dira Berlinen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo