Zinemaldia, Notodo-k banatzen duen Kultur Ekintza Onena sarian finalista
Donostiako Zinemaldia 2009ko «Notodo» kultur aldizkariaren sarietako, hain zuzen, Kultur Ekintza Onenaren kategoriako bost finalisten artean dagoela ezagutzera eman zen atzo. Finalistak publikoak berak aukeratu ditu bozketa bidez, 2008an egin diren 105 kultur ekitaldien artean. Zinemaldiarekin batera, kategoria horretan FIB Benicassimeko nazioarteko musika jaialdia, Madrilgo La Noche en Blanco, PhotoEspaña 2008 eta Primavera Sound ekimenak daude. Zinemaldiko arduradunek prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 2009ko Notodo sarien irabazleen izenak otsaila hasieran egingo den festa birtualean ezagutaraziko dituzte. Beraz, gutxi barru jakingo da Donostiako jaialdia saritua izan den.