GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Azken partidetako itxura hobetu nahi du Avironek

Jon LEUNDA | BAIONA

Avironek urteko lehen garaipena erdiesteko aukera paregabea izango du gaur Jean Dauguer zelaian Stade Montoisen aurka. Norgehiagoka, 19.30ean hasiko da.

Gaurkoak, ordea, ligarekin zerikusi gutxi izango du, European Challenge-eko norgehiagoka izango baita. Bi taldeek, ordea, ez dute final-laurdenetara sailkatzeko inongo aukerarik, eta gaurkoan gutxien jokatzen dutenek izango dute aukera.

Baionarrak gaizki hasi dira hasi berri den urte honetan, eta jokatutako bi partidak galdu dituzte. Entrenatzaile lapurtarrak partida proba batzuk egiteko ere erabiliko duela adierazi du.

Mont de Marsaneko taldea, berriz, ligan beheko zuloan dago, eta une honetan handik irtetea dute helburu nagusi, eta gaurkoa entrenamendu bat besterik ez da izango. Jean Dauguerreko sarrerak ere ligan izaten duenarekin zerikusi gutxi izango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo