GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Gastronomia

6.000 pertsonatik gora izan dira «Across de universe» karpa bisitatu dutenak

 

AlhondigaBilbaok “Astronomiaren Nazioarteko Urtea 2009”ren ospakizunen inguruan antolatutako “Across de universe” karpan 6.000 pertsonatik gora hurbildu dira urtarrilaren 12az geroztik,  eta oraindik igandera arte egongo da zabalik. Gaur arratsaldean, unibertsoko sekretuak ezagutzeko aukera izango dute haurrek, eta 19.30ean astrofisikari buruzko mahai-inguru bat izango da. Bihar, ordu berean, unibertsoaz zuzenean gozatzeko aukera izango da Mallorcako Behatoki Astronomikoarekin egingo den konexioari esker. Igandean, eguerdiko 12.30etik aurrera, gastronomiari buruzko hitzaldi batean parte hartu eta espaziorako bidaietan erabilitako jakiak (espinaken gel potetxoa, liofilizatutako anana landua mousse eran, hanburgesa landua dilista hidroponikoaz...) dastatzeko aukera izango dute karpara gerturatzen direnek. Bestalde, gidatutako bisitaldiak ere izango dira: gaur arratsaldean, 18.30ean, eta bihar 18.00etan.    

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo