GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Bertsoak

Datorren asteko Bertso Egunerako gai eskaera egin du Bertsozale elkarteak

Datorren larunbatean ospatuko da aurtengo Bertso Eguna Donostiako Kursaalen. Bertsozale elkarteak deia luzatu du ekitaldi nagusian bertsolariei jartzeko gaiak biltzeko. Horretarako, bide ezberdinak jarri dituzte. Alde batetik, 685 728 518 telefono zenbakira deitu edo mezua bidal daiteke. Internet bidez ere helaraz daiteke gaia, sustapena@bertsozale.com helbidera bidalita. Posta arruntez, berriz, honako helbidera idatzi behar da: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona. Gipuzkoa.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo