GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Berezkoak

Estreinaldiek sortzen duten ilusioarekin abiatuko da Bakarkako Txapelketa

p038_f02_6704.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Berezkoen Bakarkako Txapelketa gaur abiatuko da Lekorneko trinketean, 17.00etatik aitzina. Bertan lehenengo bi kanporaketak ikusi ahal izango dira. Hasteko, Lanbertek eta Alfaro arituko dira, eta ondoren Harizmendi eta Ducasou.

Lehian izango diren lau pilotarietatik hiruk lehen aldiz jokatuko dute txapelketa hau. Alfaro izan ezik, beste hirurak lehen aldiz izango dira. Harizmendi ezker paretatik dator, eta beste biak, berriz, amateurretatik. Hala ere, gaurko partidarako ikusmina handia da. Pilotari berriak tarteko dira, baina batez ere Harizmendi. Superprestigioan ezuste handia eman zuen finalera sailkatuta, eta zaleek noraino hel daitekeen ikusi nahi izango dute.

Txapelketa Lanberten eta Alfaroren arteko neurketak irekiko du. Azken hau da faboritoa, eta bere alde aterako da dirua. Alfarok badaki zer den lehiaketa honetan aritzea, eta eskailera lehenengo maila behintzat gainditu nahiko du. Lanbertek, berriz, itxura ona eman nahi du, behinik behin, bere estreinaldian, nahiz eta helburu nagusia garaipena izan. Irabazleak Kurutxari izango du aurkari hurrengo kanporaketan.

Bigarren neurketan Harizmendi eta Ducassou lehiatuko dira. Lehenengoa da faborito nagusia. Superprestigioan finala jokatu zuen, eta Txapelketako faboritoen artean kokatu dute. Ducasouk ere estreinaldia izango du, baina presio guztia aurkariarena izango da. Kanporaketa hau gainditzen duen pilotariak Thierry Etxeto izango du aurrez aurre.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo