PIRENA
Bigarren etapa bertan behera geratu da lainoaren eta euriaren erruz
Formigalen jokatzekoa zen Pirenako bigarren etapa bertan behera geratu zen atzo Tenako Bailaran izan zuten laino itxiaren eta euriaren erruz. Antolatzaileek jakinarazi zutenez, bigarren etaparen ibilbidea bereziki prestatuta zegoen zakurrek tiratako lerak baso artean ibil zitezen, eta lainoak oso arriskutsua egiten zuen ibilbide hori. Gainera, euriak elurra bigundu egin zuen eta hori ere arriskutsua izaten da, zakurrek hankak mintzeko arrisku handia izaten baitute. Hirugarren etapa gaur jokatuko da Candanchu inguruan.