GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Bertsolaritza eta herri kirolak Hendaiako Bixintxoetan

Idoia ERASO |

Bixintxoak berrikuntzekin heltzen dira Hendaiara, bai hasiera ekitaldian, urtarrilaren 23an, baita bestetan zehar egingo diren ekitaldi ezberdinetan, otsailaren 8ra bitarte, nabarituko dira. Besten irekiera ekitaldian bertsolaritza integratuko da, herriko etxeko balkoitik parean dagoen zerga etxeko balkoi artean bertsoak botako dituzte Hendaiako bertso eskolako gazteek.

Danborrada eguna izanen da urtarrilaren 24a eta biharramuna Bixintxo egun handia Hondarribi, Irun, Donibane Lohizune, Ziburu eta Hendaiako txistulariekin.

Herri kirolak izango dira nagusi urtarrilaren 31an. Aimar Irigoien lehen aldiz helduko da Hendaiara beste hainbat harrijazotzailerekin.

Besta ziurrak

Ahalik eta jai zoriontsuenak izateko desmartxa berritzaileak ere proposatuko dituzte aurten Hendaiako Besta Komiteko arduradunek. Jai giroak gauean luzatuko diren lau arratsetan, hau da urtarrilaren 23, 24 eta 31an eta otsailaren 6an, bestalariek edan eta gero autoa hartu behar ez dezaten hiriko taxi enpresarekin hitzarmen batetara ailegatzen saiatuko dira. Taxiak besta tokira hurbil daitezela eta prezio egokiak ezar ditzaten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo