GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Hondakindegi berria ireki zuten atzo Zuberoa Garaian

GARA |

Zuberoa Garaia inguruko hondakinak bilduko dituen zabortegia ireki zen atzo Atharratzen hilabete batzuetako atzerapenarekin. Hondakindegi berri honek kantonamenduan banatuta zeuden zentro txikiak ordezkatuko ditu. Atharratzeko gune berri horrek eguneroko zaborrekin biltzen ez diren tamaina handiko hondakinak jasotzeko aukera ere eskainiko du. Bertan etxetresna elektrikoekin batera produktu toxikoak uzteko aukera ere izanen dute zuberotarrek.

2001ean abian jarri zen Zuberoako hondakinen tratamendurako egitasmo handiaren azken pausoa izan da proiektu hau. Hondakinen sailkapen selektiboaren garapenarekin hasi zen eta Mauleko zabortegia izan zen bigarren pausoa. 2002an hasi zen gaikako bilketaren balantzea oso ona da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo