GARA > Idatzia > > Kultura

BILBON

Otsailak 27an Springsteen ikusteko sarrerak, salgai

Bruce Springsteen eta The E Street Band taldearen «Working On A Dream» izeneko lan berriaren aurkezpen bira apirilaren 1ean hasiko da Ameriketako Estatu Batuetan, San Jose hirian. Gurean, uztailaren 26an izango dira eta Bilbokoa izango da Estatuko lehen hitzordua. Kontzerturako sarrerak otsailaren 27an 10.00etan jarriko dira salgai Tick Tack Ticket sarean, 902 15 00 25 telefonoan, www.ticktackticket.com webgunean eta San Mameseko leihatilan. Salneurria, 78 eta 74 euro bitartean, eserlekua nahi izanez gero, eta 65 euro, pistakoak. Erosle bakoitzeko, gehienez, 6 sarrera besterik ez dira salduko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo