EUSKAL DANTZA
Erromeriak eta kalejirak urte osoan, «Dantza plazetan» ekimenari esker
Herriko plazetan erromeriaren tradizioa berreskuratzea da ekimenaren helburua, eta horretarako zazpi dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntza jaso du. Urte osoan zehar Deustu, Ibaiondo, Basurtu-Zorrotza, Rekalde eta Santutxun hainbat emanaldi izango dira. Lehenengo hitzordua larunbat honetan izango da, Salbatzaile taldearekin (argazkian). Dantzariek ikus-entzuleei parte-hartzeko gonbidapena egingo diete.