GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

JAIAK

Abadiño sanblasak ospatzeko prest, eta beste toki anitzetan ere, jai giroa

Datorren asteartean, hilak 3, San Blas eguna ospatuko da herri eta auzo askotan, baina, zalantzarik gabe, hitzordu nagusia Abadiñokoa izango da, Bizkaiko herri horretan egin ohi duten abereen azoka ikusgarrian. Asteburuan hasiko dira giroa berotzen. Gaur bertso afaria izango dute eta igandean, 9.00etatik aurrera, ekitaldi ugari: pilota partidak, krosa, idi probak... Tolosako San Blas auzoan ere jai giroa izango dute, larunbatean haurrei zuzendutako ekimenak eta igandean aizkolariak, trikitilariak... eta tradizioari jarraiki, erroskila eta txorixoa dastatzeko aukera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo