GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

ILUNTASUNA

Estolderiei Greg Dulli eta Mark Lanegan bikotearen kiratsa darie

Iazko udaberrian Bilbon jotzekoa zuten zuzenekoa bertan behera utzi ostean, Azkena Rock jaialdian irailean parte hartu, eta musikazale amorratuen grina ase zuen Gutter Twins bikoteak. Screaming Trees eta Afghan Wigs talde ezagunetako partaide ohi, rock ilun eta garratza garatzen dute inguruotan makina bat zale dituzten Greg Dulli eta Mark Lanegan basapiztiek. Espazioan zehar egindako «Saturnalia» bidaia kontatuko digute bihar, Bilboko Kafe Antzokian behar zuen kontzertuan, Duke Garwoodek jo ostean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo