GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Puntueus elkartearen aurkezpena

Interneteko euskal komunitatearen ikurra .eus izateko bidea abiatu dute

«Bada garaia munduak jakin dezan euskaldunok bagabiltzala eta badihardugula Interneten eta .eus dela gure ikurra». Euskara eta euskal kultura Interneteko espazioan ikusgarri bilakatzea da euskalgintza, komunikabide eta hezkuntza arloetako hainbat eragilek sortu duten PuntuEus Elkartearen xedea. Bide horretan, .eus domeinua lortzeko lehen urratsak ematen ari da; baina «komunitatea ordezkatzeko komunitateak sustengatu behar du» eta elkartea zabaltzeko lanean jardungo du.

p010_f01_111x111.jpg

Maider EIZMENDI | BILBO

Izanari izena ematea; .eus domeinua lortzea. Horixe atzo Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu zuten PuntuEus elkartearen funtsa. «Euskarak badu presentzia birtuala Interneten; espazioa izan badu, baina horri izena jarri nahi diogu», gisa horretan azaldu zuen Iratxe Esnaola informatikari eta PuntuEus-eko komunikazio arduradunak elkartearen xedea. Azken batean, euskara eta euskal kultura Interneteko espazioan ikusgarri bilakatu nahi dituzte.

Agerraldian alboan izan zituen, halaber, Iñaki Goirizelaia EHU-UPVko errektorea eta Andoni Sagarna Euskaltzaindiko kidea. Azken honek gisa honetako ekimenek euskararen normalizazioan duten pisua nabarmendu nahi izan zuen. «Euska- ra normalizazio bidean aurrera doan hizkuntza da eta horrek inoiz galdu behar ez ziren espazioak berreskuratzea bezainbat bizimodu modernoak sortzen dituen espazio berriak irabaztea eskatzen du».

Internet da itzelezko garrantzia duen espazioetako bat. «Euskaldunak ez gaude lo eta ari gara webguneak, blogak, mezulariak eta nabigatzaileak euskalduntzen eta euskaraz erabiltzen; eta pozgarria da hori, gure ahulezietako bat erabileran dugun egun hauetan, zalantzarik gabe, erabilera baita normalizazioaren giltzarria, baina ikurrek ere badute bere garrantzia», nabarmendu zuen. Ildo horretan, haren iritziz, iritsi da garaia «munduak jakin dezan euskaldunok bagabiltzala eta badihardugula Interneten eta .eus dela gure ikurra».

Helburu horrekin sortu zuten iazko apirilean PuntuEus Elkartea euskalgintzako, hezkuntzako eta Internet eta komunikazio arloko hainbat eragile eta elkartek. Lehen urrats honetan izan dira Euskaltzaindia, Euskal Idazleen Elkartea, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Euskal He- rriko Ikastolen Konfederazioa, Ikastolen Elkartea, EHU, EiTB, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa, Euskadiko Informatikako Ingeniari Elkargo Ofiziala eta Internetika.

«Aniztasuna eta zabaltasuna»

Baina .eus domeinua lortzeko bidea luzea eta gorabeheratsua izango dela ohartarazi zuten, eta urratsak sendo emateko, Esnaolak nabarmendu zuenez, oinarrizkoa da bidea zabal eta bateratuta egitea. «Euskararen eta euskal kulturaren komunitateak egin behar du, azkenean komunitatearen ikurra izango delako .eus». Hala, dei zabala egin zuten, proiektuan interesa duten guztiei zuzendua, «denentzako lekua dago hemen», azalduz.

Behin domeinua lortuta, bertan erregistratzeko irizpideen gainean ere galdegin zieten, eta artean erabat zehazteko dutela argitu zuten arren, Interneteko .eus domeinua ez dela euskalgintzako webguneetara mugatuko argitu zuten. «Proiektu hau Internet eta euskara uztartzen dituen ekimena izateaz harago, proiektu soziala da erabat, euskararen eta euskal kulturaren presentzia ikusgarri bilakatuko du».

Egitasmoa ez da ezerezetik abiatu, gainera, dagoeneko marraztua baitute jarraitu beharreko bidea. Izan ere, duela hiru urte pasatxo sortu zen hizkuntzak eta kulturak Interneten ikusgarri bilakatzeko lehen domeinua: .cat, hizkuntza eta Kultura katalanaren domeinua. «Bidea beraz, diseinatuta dago», zehaztu zuen Esnaolak. Eredu katalana oinarri dute, eta bidelagun ere, badituzte beste hizkuntz komunitate batzuk. «Lanean ari gara galiziar, bretoi eta galestarrekin; hauek ere beren eskaera aztertuko dute», gaineratu zuten.

Urrats ugari

Domeinua lortzeko epea zehaztea ezinezkoa zaiela azaldu zuten agerraldian, «elkartearen esku baino, domeinuak ematen dituen ICANN-en esku baitago». Baina euren aurreikuspenak betez gero, urrian aurkeztuko lukete domeinua eskuratzeko eskaera eta ikuskatzaile inde- pendenteek aztertu beharko dute haren bideragarritasuna eta egokitasuna. Eta pauso horrek bakarrik, Goirizelaiak adierazi zuenez, 150.000 euroko kostua du. «Eusko Jaurlaritzak elkarteak aurkeztutako aurrekontua onartu zuen, eta hala, proiektua posible izango da».

Hori gaindituta ere, beste urrats batzuk eman beharko dira eta kontrakotasunak eragotzi beharko dira. Bide horretan, elkartea jada jarri da kontaktuan .eu (Europar Batasuna) eta .us (AEB) domeinuekin.

«Antzekotasunak ditugu eta harremanetan jarri gara eta aurrerantzean ere eurekin hitz egiten jarraituko dugu arazorik ez izateko», azaldu zuten.

Ziurtasuna dute bideak fruitu emankorrak emango dituela, eta horregatik behin domeinua lortuta hura kontrolatu, kudeatu eta administratzeaz arduratuko den erakundea ere finkatuta dute. «Katalanek egin duten moduan, domeinua onartzean PuntuEus irabazi asmorik gabeko fundazio bilakatuko da eta bera arduratuko da kudeaketaz», zehaztu zuten.

Goizean komunikabideei elkartea eta proiektuaren xehetasunak aurkeztu ondoren; ilunabarrean, aldiz, jai giroan ospatu zuten aurkezpen ekitaldia Durangoko Plateruena aretoan.

URRIA

Elkartearen aurreikuspenak betetzen badira, urrian aurkeztuko dute eskaera ICANN-en.

beste ekimenak

PuntuEus Elkartea harremanetan dago beste hizkuntza komunitate batzuekin, galiziarrekin, bretoiekin eta galestarrekin, esaterako. «Hauek ere beren domeinuak eskuratzeko lanean ari dira», gaineratu zuten.

proiektu soziala

Internet eta euskara uztartzen dituen ekimena izateaz harago, erabat proiektu soziala dela nabarmendu zuten sustatzaileek: «Euskararen eta euskal kulturaren presentzia ikusgarri bilakatzea du helburu».

Crecer cualitativa y cuantitativamente

Los observadores independientes encargados de analizar la candidatura presentada a la organización ICANN se centran sobre todo en tres aspectos para realializar su informe, tal y como explicó la representante de la asociación PuntuEus, Iratxe Esnaola.

La candidatura ha de demostrar que tiene el apoyo de la comunidad lingüística y cultural que pretende representar. Además, tiene que demostrar su viabilidad técnica, es decir, ha de dejar claro que es capaz de controlar, gestionar y administrar los dominios registrados; y por último, ha de verificar su viabilidad económica, la capacidad del dominio para mantenerse en el tiempo.

En este sentido, los representantes de la asociación se mostraron convencidos de que el proyecto cuenta con estos dos últimos requisitos e incidieron en la necesidad de aunar fuerzas en torno a la iniciativa, para demostrar en la presentación de la candidatura que el dominio cuenta con un amplio y diverso apoyo de la comunidad. «El proyecto, hasta el mismo día en el que se presente la petición ante la ICANN, debe crecer cuantitativa y cualitativamente, y en ese camino pretendemos trabajar ahora», afirmaron. M. EIZMENDI

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo