GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

ZINE KLUBAK

ORHUM zine klubak bere ibilbidea amaituko du erakusketa batekin

ORHUM zine klubak hurrengo asteartean bere ibilbideari buruzko erakusketa bat irekiko du Gasteizen, Unibertsitatean. Hori izango da zine klub honen agurra. Otsailaren 18ra arte ikusgai izango den bilduman, elkarte honen 15 urtetako historiaren berri emango da. Horretarako, argazkiak, zikloen kartelak, edo pelikulen eskuko programazioak ikusi ahalko dira. Nahiz eta ekimen hau amaitu, Arabako campusetik argitu dute proiekzioen aldeko «apustuari» eutsiko diotela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo