GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

ISTRIPUA

Harry Potterren bikoitzak istripu bat izan du filmatzen ari ziren bitartean

Harry Potterren protagonistaren bikoitza ospitalean dago saga honen zazpigarren lana -Harry Potter eta Herioaren erlikiak»- filmatzen ari zen unean erori ondoren. 25 urteko antzezlea, Daniel Radcliffen bikoitza akziozko eszenetan arnes baten bidez lotuta airean zegoen, antza, eztanda baten ondoren jausi zenean. Erori zenean konorterik galdu ez bazuen ere, gerritik behera ez zuela ezer sentitzen esan zuen. Lesio larri bat izan zuelakoan, ahalik eta azkarren eraman zuten ospitalera, eta oraindik han jarraitzen du. Filma aurten iritsiko da zinema aretoetara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo