ANIMAZIOZKO FILMAK
Japonian animaziozko filmek atzerriko ekoizpenei lekua kendu diete
Hayao Miyazakiren azken lanak, «Ponyo on the Cliff by the Sea», Japonian egindako ekoizpenei lagundu zien atzerritik etorritako lanei aurrea hartzen. Miyazakiren istorioa Veneziako jaialdiaren Urrezko Lehoia lortzeko lehiatu zen. «Princess Mononoke» (1997) eta «Chihiroren bidaia» (2001) dira animaziozko zuzendari honen beste lan batzuk eta azkenarekin 131 milioi euro lortzera iritsi zen. Atzerriko filmei dagokionez, «Indiana Jones eta kristalezko garezurraren erreinua» izan zen arrakastatsuena, eta 48 milioi besterik ez zituen lortu.