GARA > Idatzia > Kultura > Musika

AC/DC

Atzo egin zen australiarren kontzerturako sarreren zozketa

AC/DC rock izarrek Barakaldoko BECen joko dute apirilaren 4an. Kontzertu horretarako sarreren salmentak sortu zuen afera medio, eta propaganda handia eginez, bizkaitar guztionak diren hirurogeita hamar sarrera zozketatuko zituela iragarri zuen Bizkaiko diputatu nagusiak, harro. Atzo egin zuten ditxosozko zozketa, eta www.bizkaia.net atarian jarri dituzte ikusgai izenak ez, baina bai irabazle bakoitzari zegokion zenbakia. Zorionak eta bejoindeiela, izena eman zuten 35.000tik, hirurogeita hamar horiei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo