BERTSOLARITZA
Karrika eta Barberena aurrera, Aurizko kanporaketan
Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurreneko kanporaketa izan zen atzo Auritzen eta herritar bat, Aimar Karrika, izan zen nagusi. Jon Barberenak bigarren postua lortu zuen eta, beraz, bi bertsolariak finalaurrekoetarako sailkatu dira jada. Gainerakoak datozen kanporaketetan gertatzen denaren arabera sailkatuko dira edo ez. Bigarren kanporaketa datorren larunbatean izango da Igantzin, arratsaldeko 17.30ean.