GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Top 14

Biarritz hasi da bere aurpegirik onena erakusten

Lapurtarrek urte berriari hasiera ona eman diote, baina talde handi baten aurka mailari eustea falta zen, eta Ligako lehenengoaren aurka ez zuen hutsik egin.

p050_f01_77056.jpg

BIARRITZ 17

STADE TOULOSAIN 13

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Biarritzek ederki hasi zuen urte berria, baina talde handi baten aurka ere mailari eustea falta zitzaion. Hala, atzo, Stade Toulosain, Ligako lehen sailkatua, mendean hartu zuen, eta garbi utzi zuen zuri-gorrien jokoak gora egin duela.

Biarriztarren eta tolosarren arteko neurketak beti dira garrantzi handikoak, biak goian egon ohi direlako, baina atzokoan ez zen horrela, talde lapurtarra uste baino beherago baitago sailkapenean.

Aguilerako neurketan, ordea, Olympiquek bere aurpegirik onena erakutsi zuen. Norgehiagoka bikain hasi zen Peyrelonguek entsegua gauzatuta, baina berehala erantzun zuen Okzitaniako taldeak beste entsegu batekin. Hortik aurrera, Dimitri Yachvili bihurtu zen protagonista; lau zigor-kolpe gauzatu zituen eta lapurtarren jaurtitzaileak bere mailarik onena erakutsi zuen, azkenaldian bera ere ez baita oso ongi ibili. Atzoko garaipenak indar handia eman zio Biarritzi.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo