GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Milaka etxe oraindik «eremu zurian» ipar Euskal Herriko barnealdean

Haustura digitalak ez ditu be- reizten soilik lehen munduko herrialdeak eta garapen ekonomikotik urrun diren lurraldeak. Gure baitan ere badago. Espresuki, Iparraldean, barnealdeako eskualdeetan, 8.000 etxebizitzatik gora «eremu zurian» dira. Bistan da gabezia horrek kalteak sortzen dituela eta berdinketaren gainean galderak planteatzen dituela.

p014_f01.jpg

 Maite UBIRIA

Zuntz optikoaren hedapenak ez du euskal lurralde osoa babesten. Ezta gutiagorik ere. Hartara, Lapurdin konexio azkarreko sarea bermaturik bada ere, Nafarroa Beherean eta bereziki Zuberoan egoera oso bestelakoa da.

Herri askotan modurik ez da abiadura azkarreko konexio zerbitzua eskuratzeko. Beste fenomeno bat ere antzematen da. Herri berean zerbitzu maila ezberdina izatea, hain zuzen.

Nolatan baliatu ezinbestekoa bilakatu zaigun tresnaz egoera horretan? Egoera bitxiak agertzen dira. Badira eskolak non ordenagailuen erabilera azkarki zabaldu den. Ordenagailuen gelan lan egitea ohiko bilakatu da Larzabaleko ikastetxeko ikasleentzat.

Izan ere, nola eman segida desmartxa horri? Nekez, ikasle anitzek ez baitute aukerarik Internetez baliatzeko etxean duten ordenagailuetan. Beste behin ere konexioak kale egin du!

Luze joko luke «ezberdintasun numerikoa»ren karta osorik marraztea. Izan ere, egoera kaxkarra beste hainbat herritan errepikatzen da. Iholdi edo Oztibarren, baita Amikuzeko kantonamenduan ere. Donoztirin, Izuran, Jutsin, Bunuzen... argi-ilun fenomenoa oso zabalduta dago, eta horrek benetako arazoak sortzen ditu; adibidez, gero eta hedatuago dago urrutiaz eginiko lana, edota etxean bulegoa ezartzeko asmoa. Izan ere, gizarte eta ekonomia garapenaren bidean konexio azkarren eskasia oztopo nagusietarikoa bilaka daiteke?

Hainbat agintarik, kostaldekoak gehienetan, teknopole egitasmoak aurkezten dituzten bitartean, barnealdean enpresak ezartzeko oinarrizko baldintzak ez dira neurri berean bermatzen. Gainerako oztopoak baztertu gabe, ez al da kolokan jartzen barnealdeko garapena haustura digitala ekiditeko neurri eraginkorrak ez defendatuz?

Kontseilua eta hornitzaile pribatuak

2007. urteaz geroztik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduan enpresek eta herritar gehienek ADSL erabil ahal izatea pario gisa hartu du Kontseilu Orokorrak. Izan ere, 8.000tik goiti herritarrek oraingoz ez dute eskubide hori bermaturik.

Kontseilu Orokorrak, Herri Elkargoak, Herriko Etxeak... Maila ezberdinetako erakundeei dagozkie aipaturiko arazoaren aitzinean neurriak hartzea. Alta, oraingoz, «gune zuriak» estaltzeko proposamen zehatzenak arlo pribatutik heldu dira: WiFi-a aski ezaguna bada, oraingoan aitzindariagotzat jotzen den WiMax sistema proposatzen diete barnealdeko biztanleei.

Hornitzaileek, hariari bizkarra emanez, hertziar uhinetatik konexio azkarra azken txokoraino zabaltzea proposatzen dute. Aurrerapausoa da basamortutik ateratzeko, baina herritarrek informazio gehiago eskatzen dute.

Numéo, Luxinet, Altitude Telecom eta Heliantis zerbitzu hornitzaileek eskaini dute dagoeneko beren burua merkatu berrian aritzeko. Litekeena da bakarrak ez izatea.

Iholdi, Baigorri eta Donibane-Garaziko kantonamenduetan abian dira dagoeneko WiMax ezartzeko lehen inkestak. Herritarrekin izan dituzten harremanetan sistema instalatzea zinez erraza dela nabarmentzen dute Internet hornitzaileek: ordenagailua eta modem-a barnean... eta 25-30 zentimetroko antena etxearen kanpoaldean. Tarifak erakargarriak direla gaineratzen dute: 30-40 euro bitartekoak.

Eta zuhaitzak traban!

WiFia da, ziur asko, ezagunago jende gehienarentzat. Euskal Herrian erakunde askok gogoz besarkatu dute sistema berria, hainbat kasutan urririk proposatuz, eta horrek jendartean WiFiaren aldeko jarrera areagotu du. Unibertsitatetan, museotan, mediateketan, enpresa eremuetan... baita etxebizitza anitzetan ere WiFiaren erabilera bizkor emendatu da lurraldez lurralde.

Zalantzarik gabe, zerbitzua urririk jasotzea edo prezio apalean konexioa izatea guztiz erakargarria da. Hala ere, abantaila horiek ezkutatu gabe, WiFi-a baino harantzago doan WiMax horrek ba al du alde ilunik?

WiMaxaren gainean benetako eztabaida soziala pizturik da gaur egun Ipar Euskal Herrian. Zuberoako hiriburuan izan, ala Donaixti-Ibarren (Nafarroa Beherea) izan, bilera publikoak egiten dira nonahi teknologia honen abantailak eta arazoak aztertzeko.

Konexio azkarra eskuratzeko eskasiari aurre egiteko, antenak ezartzea soluziobide bakartzat jotzen dute erakunde gehienek.

Jakin behar baita, gainera, WiFi edo WiMax erabiltzeak ingurumenean eraginak dituela. 4-6 kilometrotan hedatzen da WiFiaren estaldura, WiMaxena, ordea, dozenaka kilometrora hel daiteke.

Izan ere, lurraldeak ahal denik eta garbiena behar du izan. Hots, zuhaitz bakar bat oztopo ezeroso bilaka daiteke sarrera ona izateko. «Tamalez», Zuberoan eta Nafarroa Beherean oraino zuhaitz eta baso ederrak badira...

Alta, informazio falta ere kaltegarria da. Adibideak ez dira falta. Lakarrin (Zuberoa iparraldea) WiMax jaso ahal izateko antena ezarri dute herri erdian. Herriko Etxeko hainbat kontseilarik berria hartu dute tramankulua jarria zelarik!

Etorkizunera begira lurraldean antenak nonahi ezartzea ote da egiazki alternatiba? Galdera hori pausatu zuen aspaldi Priartem izeneko elkarteak. Antenen gaineko araudia galdegiten du aipaturiko elkarteak, eta osasun kalteak ekiditeko bidean gutxienezko neurriak errespetatzea aldarrikatzen du.

Mauleko kontseilari Pierre Mirande jendartean piztu den eztabaidaren aitzinean arreta erakutsi duen ordezkari politiko bakarrenetarikoa dugu. Izan ere, WiMax erabili ezean, aterabidea zein den galdetzen du.

Berdintasuna, irizpide gisa

Zalantza zentzuzkoa da, zeren inkesta guztiek nabarmentzen dutenez, zuberotarrek konexio azkarra izan nahi dute, eta fite gainera. Nola erantzun premiari? Hor dago benetako koska.

Beste motako galdera pausatzen du Daniel Oberhausen zientzialariak: Zergatik lehenetsi dute WiMax sistema eta ez dute «zuntz optikoa»ren amaraun landuago bat osatu «gune zuriak» estaltzeko?

Bordeleko Unibertsitatean jarduten duen Oberhausen-ek egungo eztabaidaren au- rrean biharkoari begira eginiko gogoetan sakontzea proposatzen du.

Gogorarazi ondoren badirela hamabost bat urte pestiziden erabilerari buruzko sentsibilizazio kanpainek ez dutela aparteko oihartzunik izan, osasunaren aldeko hautu aitzindariak hartzeko galdegiten du.

«Begirada zabala izan behar da, hertziar uhinek sor ditzaketen kalteak ekiditea, etorkizunean osasun arazoak tratatzea baino merkeagoa izan daitekeela jakin beharra dago», azaldu du Oberhausek Maulen burutu den eztabaida-gaualdian.

Era berean, zerbitzu publikoaren logika nagusitu behar dela uste du zientzialariak. Haren mezua argia da. «Hiri handietan egin den diru bilketa handiak balio behar luke Interneteko sarrera izatea zaila den eskualdeetan burutu behar den gehiegizko inbertsioa orekatzeko».

Gaur egun Euskal Herrian den «haustura numerikoa» gainditzeko bidean, herritarren eskubideen berdintasuna irizpide gisa hartu behar dela aldarrikatzen du Bordeleko aditu honek. Eta ez dirudi, benetan, abiapuntu txarra.

Las cyber-base, un oasis informático que también está en peligro

Las cyber-base son un auténtico refugio frente a los problemas de cobertura de internet en algunas zonas de Nafarroa Behera y sobre todo de Zuberoa, pero también una respuesta pública a las dificultades de muchos particulares para afrontar el desembolso económico que implica adaptar el hogar a los constantes avances en las nuevas tecnologías. A partir de 2002-2004, y en base a un programa de financiación europeo, se han multiplicado los locales en los que además de ofertar una conexión a intenet se programan regularmente cursos y actividades para facilitar el acceso de la ciudadanía a las tecnologías de la comunicación (TIC).

Hazparne, Izpura, Iholdi, Donapaule-Amikuze, Maule, Aldude, Baigorri... Con el apoyo del Consejo General de Pirineos Atlánticos pero con una implicación decidida de las mancomunidades y los colectivos locales, las cyber-base arrojan un balance positivo. Tal como explica Marido Sabatini, responsable del programa de la mancomunidad de Garazi-Baigorri, «se ha conseguido que un sector de la población, que se sitúa en la franja de edad por encima de los 40 se haya acercado al mundo de las nuevas tecnologías».

Sin embargo, el futuro de las cyber-bases es hoy más que incierto. Las ayudas europeas se circunscribían a la puesta en marcha y aprovisionamiento de material informático. El programa establecido por Leader+ desde 2002 ha caducado en 2008 y las incógnitas presiden el futuro inmediato.

Los usuarios pagan una cuota anual que oscila entre los 12 y los 20 euros, un precio social que no permite afrontar los gastos de mantenimiento y de personal. Así las cosas, la continuidad de este servicio recae en la voluntad política y la capacidad financiera de las instituciones locales.

Ello ha llevado al cierre de locales como el de Hazparne o el de Arrosa. En la capital bajonavarra, la mancomunidad sostiene de momento los esfuerzos del personal por seguir con el servicio, pero hay serias dudas de que se pueda afrontar la renovación de equipos que se impone tras 4-5 años de uso continuado del material informático. Maite UBIRIA

IKASLEAK

Eremu honetako gazte ugarik eskolan lan egin dezake ordenagailuz, baina ez beren etxeetan, konexioak behin eta berriz kale egiten duelako.

8.000

etxebizitza

inguruk oraindik ez dute eskubide hori betetzerik izan. Eta «gune zuriak» estaltzeko proposamen zehatzenak eremu pribatutik heldu dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo