GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ezker abertzaleak azken hileotan Lekeition izan diren «gupida gabeko kargak» gogor salatu ditu

DPSCamera.jpg

GARA |

Ezker abertzaleak gogor salatu du azken hileotan Lekeition izan den errepresio poliziala, eta «gupida gabeko aspaldiko karga polizialik gogorrenak» jasan dituztela nabarmendu dute.

Errepideetako zein herri barneko kontrol polizialak eguneroko ogia direla esateaz gain, azken bi asteetako gertaerak zerrendatu dituzte, hala nola: Olatz Dañobeitiaren aurkako epaiketa edo Eli Zubiagaren atxiloketa salatzeko manifestazioen debeku eta ondorengo kargak; kartelak jartzen zeuden bi gazte babesteagatik atxilotutako bi herritarren auzia.

Makina bat ezkertiar eta independentistak «zipaioen jarrera oldarkorra jasanezina» dela adierazi zuten eta, mugitzen den edonorekiko duten «pertsekuziorako obsesioa» salatu zuten.

Demokrazia, adierazpen askatasuna eta euskal herritarren eskubideak «birrintzeko» erabakia hartu dela deritzo ezker abertzaleak, eta erabaki hori gainera, «politikoa» dela sustengatu zuten prentsaurrekoan.

EAJk, PSOErekin bat, ezker abertzalea «txikitzeko erabakia» hartu duela uste dute, «euren poltronen truke espainol faxistekin negozioak egiteko». Eta errepresioa, herri mugimendua eta ezker abertzalea «asimilatzeko mekanismoa» dela adierazi zuten.

Alta, bai PSOE eta bai EAJ ere «erratuta» daudela nabarmendu zuten, eta ezker abertzalea eta «Euskal Herria askatasunera eramango duen mugimendua» ez dutela inoiz «kaletik aterako» defendatu zuen.«Euren armen indarra erabili arren, egunero kalean jarraituko dugu», adierazi zuten ozen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo