GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Donapaleu

Bizileku eta dekorazio joeren erakusle, Udaberriko Azoka egingo dute

Martxoaren 27, 28 eta 29an Donapaleun egitekoa den Udaberriko Azokak lau haizetara zabaltzeko xedea aurkeztu du. Iaz ehun bat erakustoki elkartu zituen Azokak, eta kopuru hori handitu nahi du aurtengo edizioan. Ohiko feriaren jarraipena den hau derrigorrezko hitzordua bilakatu da. Bizilekuen eta dekorazio alorreko joeren erakusleihoa izanik, energia berriztagarriei ere bere tokia eskainiko dio azokak. Zazpigarren edizioa duen Udaberriko Azokak, iaz 5.000 bisitari izan zituen, baina urteroko gorako joerari jarraituz, aurten jende gehiago inguratzea espero dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo