GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Hendaia

UEUren Elkarte Bizia-ren prestakuntza ikastaroak, otsailetik ekainera

Udako Euskal Unibertsitateak hainbat ikastaroz osatutako eskaintza zabalduko du otsailetik ekainera bitarte. Prestakuntza ikastaro hauen xedea «elkarteetako kideei eguneroko lana egiten laguntzea da», adierazi zuten UEUtik. Aurten ikastaroak Hendaiako Herriko Etxearekin eta Akelarre elkartearen laguntzarekin egingo dira. Udalak azpiegiturak utziko ditu, hau da, gelak eta ordenagailuak. Hala, Gazteluzahar eskolan emango dira ikastaroak. Akelarre elkarteak laguntza teknikoa eskainiko du. Bederatzi modulu eskainiko dira, gai ezberdinen inguruan, besteak beste komunikazioa, irudiaren eta soinuaren tratamendua, elkarteen legedia edota sorospenaren oinarrizko jakintzak. Gai horiei buruz interesa duen edozein pertsonak izena eman dezake, bai modulu bakar batean, bai bat baino gehiagotan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo