GARA > Idatzia > > Kultura

Eusko Ikaskuntzak Bordeleko Eskualdunen Biltzarrari eman dio ENE saria, euskararen alde egindako lana sarituz

p042_f01_143x68.jpg

Maite UBIRIA | BAIONA

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Eusko Ikaskuntzak ENE saria banatu zuen atzo Baionan. Bordeleko Eskual Etxea kudeatzen duen Eskualdunen Biltzarreko Michel Salagoity presidentea eta David Mugica presidenteordearen eskuetan utzi zuten saria Eusko Ikaskuntzako gerente Joxe Mari Velez de Mendizabalek eta Ipar Euskal Herriko ordezkari Jean-Claude Larrondek.

1947an sortu zen Eskualdunen Biltzarra eskualdean bizi ziren eta diren euskaldunen arteko elkartasuna eta kultura sustatzeko xedearekin. Sariak ibilbide luzea omentzeaz gain, egun Eskual Etxean «euskarazko klaseak emateko jartzen duten indarra kontuan hartu dugu» esan zuen Velez de Mendizabalek.

Eskualdunen Biltzarreko presidente Michel Salagoityk «herria da gorputza eta hizkuntza bihotza», hitzak gogora ekarri ondoren, Bordeleko euskaldunen artean «eskuara nahiko galdua zela» aipatu zuen.

Baiona Hiria sariak

Bestalde, joan den larunbatean Baionako hiriak Eusko Ikaskuntzarekin batera «Euskal Kultura eta bideo dokumental» sariak banatu zituen. Ohorezko saria Beñat Oyharçabalek eskuratu zuen, Euskal Kultur saria David Seth Murrayk eta bideo dokumentalen golardoa Euskal Herriko Artzainen elkarteari egokitu zitzaion.

Ficha

Mañana: 18.30. Ismail Kadaré. 20.00. Cristina Rota + María Botto y Juan Diego Botto. Jueves 5: 18.30. Paul Preston (cancelado). 20.00. Jorge Semprún. Viernes 6: 18.30. Arcadi Espada. 20.00. Cees Nooteboom. Sábado 7: 18.30. Eric Hobsbawn. 20.00. Bernardo Atxaga. Lugar: Museo Guggenheim.

Precio: 2 euros.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo