GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Liher Goienetxea «astillas» Bermeo

Bertolt Brecht-i kasu egiten badiogu...

Sentitzen dut partaide naizen txokoko kide eta lagun taldeko lagunengatik, direla EAJ, EA edo alderdi espainoletakoak (denetakoak baikaude), txarto ikusteko direlako. Ez baitut kartzelan preso politikorik ikusi nahi, ez gehiagorik ez gutxiagorik, garau bat bera ere ez, baina Estatu espainolean hori oraindik ezinezkoa da.

Bertolt Brechti kasu egiten badiogu, «nire auzokidea eraman dute, baina nik ez dudanez ezer egin...». Ezker Abertzalea suntsitzeko Estatu espainolak darabilen politika, «guztia da ETA», eta horren ondorioz Askatasuna ere legez kanpo jartzeko zerrendako batzuek (ez baitakit oraindik nortzuk diren) ezker abertzaleko kideekin txikito batzuk hartzen dituztelako Alderdien Legea ezarriko badie, argi dute goian aipatzen ditudan txokokide eta lagunek: bazkariak, afariak, txikiteoa, parrandak, txokoa... konpartitzen baititugu; beraz, honela jarraituz gero, kartzela ere konpartituko dugulako.

Eta ni bat bakarra naiz, Bermeon ez baitago ezker abertzaleko militante edo bozemailerik ez daukan txokorik, eta Bermeo diodanean, Euskal Herria esan gura dut. Eta hau EAJko buruzagiek ondotxo dakite, ala ez, Josu Erkoreka eta Izaskun Bilbao? Ala ez, Ertzaintzan sartuta zaudeten ehunka bermeotartsuak?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo