GARA > Idatzia > Kirolak > Real Sociedad

Taldeak 15 gol besterik ez ditu jaso denboraldi honetan

Harro sentitzen da Bravo taldekideen lanarengatik

Orain arte zuri-urdinek egindako esfortzua goraipatu du atezain txiletarrak.

p035_f01_97x136.jpg

GARA | DONOSTIA

Futbolean ez da hain ohikoa talde bateko atezainak hainbesteko protagonismoa hartzea. Baina noizbehinka, lan ona egin eta emaitzak ateratzen direnean, poztekoa da komunikabideen aurrean agertu eta bere iritziak jakinaraztea. Adibide garbia Claudio Bravo Realeko txiletarrarena da. Colo Colo taldean ibilitako jokalaria oso denboraldi ona egiten ari da aurten, Lilloren konfiantza osoa duelarik.

Gazte hegoamerikarrak Estatu mailan estatistika onenetarikoak dituen atezaina da, baina duela astebete prentsaurrekoan egin zuen era berean, atzokoan ere gai horri garrantzia kendu zion, taldearen lana goraipatuz. Halaber, bere egoera Lehen Mailara igotzearekin aldatuko lukeela azpimarratu zuen.

Bravok 15 gol besterik ez ditu jaso Bigarren mailan jokatutako 22 jardunaldietan. Zenbaki horiekin, Reala gol gutxien jaso dituen taldea izanda, atezainak bere taldekideekin konpartitu nahi izan zuen protagonismoa Las Palmasen aurkako partidari buruz hitz eginez.

Adierazi zuenez, nahiz eta jokalariek txiletarraren atea golik gabe uzteko «sufritu», bera oso seguru zegoen ez ziotela golik sartuko. Are gehiago, aurkariek «bi mila erdiraketa egin izan balituzte, nire defentsak bi mila aldiz aldenduko luke baloia», azpimarratu zuen Bravok.

Baina futbolean, denboraldiko helburua kategoriaz igotzea baldin bada, ezin da bakarrik atea babestu. Golak sartu ere egin behar da, «aurkaria baino gol gehiago sartzea» -adierazi zuen Bravok- garaipenerako garantia baita.

Zenbaki on hauek mantentzeko aukera ederra du Realak datorren larunbatean Zaragozaren aurkako partidan. Hari begira dago jada Bravo. Txiletarrak beste norgehiagoka bat bezala ikusten du Lehen Mailara igotzeko diren bi taldeen artekoa, «haiei irabazteak beste edonori irabaztea bezala hiru puntu ematen baititu», azpimarratu zuen atezainak.

Larunbatekoa Anoetan «partida polita» izatea espero du hegoamerikarrak, zaragozarren kalitatea nabarmenduz. Bi taldeek euren partidak irabazi dituzte, animoz ondo daude eta «kalitate handiko» taldeak dira.

Jon Ansotegik ere hurrengo partidaz hitz egin zuen atzo prentsaurrekoan. Berriatuko atzelariaren ustez, ekainean Lehen Mailan egoteko borrokatuko dira «amaiera arte», Reala eta Zaragoza.

Gipuzkoarrek, arraroa bada ere, oraindik ez dituzte bi garaipen elkarren segidan lortu. Hala ere, igoera postua puntu bakarrera izanik, «momentu ona da bi partida segidan irabazteko», gaineratu zuen Ansotegik.

Atzean geratu gabe

Realeko atzelariak aldageletan dagoen «giro ona» eta defentsan taldea egiten ari den lan ona ere azpimarratu zituen Zubietako prentsaurrekoan. «Denok laguntza eskaintzen dugu eta hori ikusi egiten da gero. Lerro guztiek lan egiten dute eta hori da eduki behar den jarrera».

Bigarren Mailako sailkapen orokorrari dagokionez, jokalari zuri-urdinaren ustez, lehenago edo beranduago zerrenda luzatuz joango da eta hori gertatzen denean Reala arretaz egotea espero du. «Azkenean ez dira hainbeste talde egongo goiko lehian; gutxiren arteko lehia izango da. Norbait atzean geratu behar da. Gu ez izaten saiatu eta azken esprintean irabazten ahalegindu behar dugu».

Markel Bergara no podrá jugar ante el Zaragoza

Markel Bergara no podrá jugar el partido de este sábado frente al Zaragoza al ser sancionado con un partido por el Comité de Competición por su expulsión por doble amonestación en el encuentro ante el Las Palmas. El Comité desestimó las alegaciones presentadas por la Real al entender que las imágenes aportadas no prueban «la concurrencia de un error material manifiesto» del colegiado. El equipo guipuzcoano no recurrirá ante Apelación. Mikel González tampoco podrá jugar por acumulación de tarjetas. En el Zaragoza, Gabi y su entrenador, Marcelino, también han sido sancionados con una jornada por acumulación de tarjetas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo