Euskaltel Euskadiren aurkezpena Artiumen
Bizikleta eta errepide gosez
Pablo Urtasun, Mikel Nieve eta Sergio Lis izango dira Sanchez, Anton eta Astarloza buru izango dituen taldeko aurpegi berriak.
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Urtero bezala, ilusio berritu eta garaipen grinarekin ekin dio aurtengo denboraldiari -profesional mailan burutuko duen hamaseigarrena- Euskaltel Euskadik. Australian -Markel Irizarrek mendiko sailkapena eskuratu zuen- eta Alicante aldean urteko lehen saioak egin ostean, atzo egin zuen aurkezpen ofiziala Miguel Madariagaren taldeak Gasteizko Artium museoan. Protokolozko ekitaldiekin eroso sentitu ez eta, kanpoan giro freskoa izan arren, euriak tregoa txiki bat eman zuela aprobetxatuz, ekitaldi formaletik ahal bezain laster ihes egin eta bizikletan pedalei eragitera irten ziren, aurtengo negu gogorra kontuan hartuta, bizikleta eta errepide gosez egotea ez baita batere harritzekoa.
Hauteskunde-kanpaina kutsu handiegia izan zuen ia ordubeteko ekitaldian, aurkezleek banan-banan deitu zituzten taldea osatuko duten 23 txirrindulariak. Hiru izan ziren Artiumen aurkeztutako aurpegi berriak, Libertytik etorritako Pablo Urtasun nafarra eta Orbea-Oreka talde kontinentaletik jauzia ematea lortu duten Mikel Nieve eta Sergio Lis gazteak. Samuel Sanchez, Igor Anton eta eta Mikel Astarloza taldeburu dituztela, beste hamazazpi txirrindularik jarraitzen dute talde laranjan. Iñaki Isasi, Koldo Fernandez de Larrea, Iñigo Landaluze, Egoi Martinez, Amets Txurruka, Gorka Verdugo, Markel Irizar, Aitor Galdos, Jorge Azanza, Aitor Hernandez, Andoni Lafuente, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez, Ivan Velasco, Josu Agirre eta Javier Aramendia.
Lander Aperribay, Beñat Albizuri, Haimar Zubeldia, Dioni Galparsoro, Jon Bru eta Antton Luego dira, bestalde, taldea utzi duten txirrindulariak.
Planteamendu aldaketa
Tour Down Under-en denboraldia estreinatu ondoren, Europako debuta Mallorcako Challenge-en egingo du taldeak asteburu honetan, eta handik Andaluziako itzulira joango dira datorren astean. Samuel Sanchez buru dutela, martxoko Paris Niza lasterketa izango da lehen helburu garrantzitsua.
Urteari hasiera betiko probekin eman badiote ere, aurtengo planteamendua erabat aldatu du taldeak, eta Samuel Sanchezek Espainiako Vueltan garaipena lortzera bideratuko ditu indar asko, etxeko lasterketak eta Tourrean etapa bat irabazteko aukera ahaztu gabe. Ideia horrekin, Italiako Giroan egoteari uko egin dio talde laranjak eta Igor Gonzalez de Galdeanoren iritziz, erabaki honek «oxigeno asko emango dio taldeari maiatzean eta ekainean. Espero dut honek indarra ematea eta etxeko lasterketetan bestelako talde bat ikusi ahal izatea. Euskal Herriko Itzulia izango da urteko lehen termometro garrantzitsua».
Beijingo urrezko dominak bizitza aldatu diola onartu zuen Samuel Sanchezek ez du irabazteko grina batere galdu, eta Espainiako Itzulia irabazteko jarri dioten erronkari gogor heldu zion. «Lortu nuen hirugarren postu hura ez da nahikoa eta hiru astetako itzuli bat irabazteak izan behar du gure erronka», azaldu zuen Munduko Txapelketan eta Euskal Herriko Itzulian ondo aritzeko asmoa duen txirrindulari asturiarrak.
Igor Antonengan ere esperantza handia dute taldeko buruek, eta eskalatzaile gaztea ere poz bat baino gehiago emateko prest agertu zen. «Iazko Vueltako erorikoa dagoeneko gainditua dago, gainera ikasteko ere balio izan dit eta bide horretatik jarraitu behar dut», azaldu zuen bizkaitarrak.
Politikariez gain, txirrindulariei babesa emateko, Artiumen izan ziren, besteak beste, Unai Basurko, Zearra, Berasaluze IX.a, Pou anaiak, Indurain, Olano, Iñurrategi eta Pasaban ere.
«Beijingo urreak nire bizitza erabat aldatu du, baina ez dut irabazteko grina galdu. Vueltan hirugarren izan nintzen, baina ez da nahikoa eta aurten irabaztea da helburua».
«Iazko Vueltako erorikoa dagoeneko gainditua dudan zerbait da eta gainera ikasteko ere balio izan dit. Iazko bidetik jarraitu beharra daukat aurten».
El director del equipo Igor González de Galdeano entiende que su equipo tiene mucho que decir este año: «Buscamos continuidad porque hay corredores con 26 años que tienen que dar un salto importante y estamos apostando por ellos. La gente que viene aportará más consistencia al equipo».
El planteamiento es el de diversificar esfuerzos para que las victorias no se centren siempre en los mismos. «Otros corredores son capaces de conseguir triunfos. Rubén Pérez, Txurruka o Astarloza son corredores que lo hacen bien pero les falta esa victoria. Tenemos que buscar ese punto de más en la mentalidad de los ciclistas», señaló.Jon ORMAZABAL