GARA > Idatzia > > Ekonomia

Irungo Transportes Catalan enpresak ateak itxi nahi ditu

GARA|

Egoitza Irunen duen Transportes Catalan enpresak abendu amaieran Konkurtso Legea baliatu ostean, langile guztiak kaleratzeko espedientea aurkeztuko du, bere jarduerak izan duen beherakada dela-eta, bai eta 12 milioiko zorrari aurre egin ezin diolako.

Administratzaile konkurtsalen asmoa enpresak dituen 31 langi- leekin akordio batera heltzea da.

UGTko Gipuzkoako Garraio arduradun Tomas Maestrok hau azaldu du: «Ez dakigu zein baldintza izango dituen enpresa ixteko aurkeztuko duten eskaerak, baina legeak dio Konkurtso Legea hartzen duten enpresetan lan egindako urte bakoitzeko hogei egun jaso behar dituela langileak, gure helburua kopuru hori handitzea izango da».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo