GARA > Idatzia > Kirolak > Alaves

Astudillo eta Fagoaga normal entrenatzen hasi dira

Hiru aste egon liteke geldirik Albacar, ezker belauneko lesioarengatik

GARA | GASTEIZ

Aurreko asteetan baino giro zertxobait hobearekin itzuli zen atzo Alaves entrenamenduetara. Astudillo eta Fagoaga erritmo onean entrenatzen hasi ziren eta hori albiste ona da gasteiztarrentzat.

Eguneko albiste txarra, aldiz, igandean ezker belaunean lesionatutako Edu Albacarri eginiko probaren emaitza izan zen. Jokalari katalana baliteke hiru aste egotea geldirik eta hegalekoak ezingo ditu Cordobaren, Rayo Vallecanoren eta Levanteren aurkako partidak jokatu.

Beste lesionatuetako bat, Bonisek, ezin izan du asteko entrenamendurik amaitu eskuin hankako koadrizepsean duen gainkargarengatik. Mateok lehenago utzi zuen atzoko entrenamendua, lesioa zaintzeko neurri gisa, eta Cuevasek zangarreko mina izaten jarraitzen du.

«Pery» Martinez, bestalde, Cordobaren aurkako partidan egongo da azkenean. Hondurasko jokalaria Costa Ricaren aurka neurtu beharko da bere selekzioarekin datorren asteazkenean, eta talde arabarraren asmoa jokalaria igandean abiatzea da.

Ilusioa

Emilio Sanchezek, Alavesekin minutu gehien jokatu dituen jokalarietako batek, taldean dagoen giroari buruz hitz egin zuen atzo prentsaurrekoan. Fitxatze berriekin eta gaztetasunarekin arabarrek ilusioa berreskuratu dutela aipatu zuen. «Taldea seriago eta beste era batera ikusten dut», adierazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo