Arsuagak irekiko du Darwinen bigarren mendeurreneko hitzaldi zikloa
GARA | GARA
Bilbok hitzaldi ziklo batekin ospatuko du Charles Darwinen jaiotzaren 200. urteurrena. Hala, zientziaren adar anitzetako nazioarteko hainbat ikerlari ekarriko dituzte bertara. Espezieen eboluzioaren teoria izango dute ardatz, baita horren egileari buruzko beste gai batzuk ere.
Hitzaldiok Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan eskainiko dituzte, otsailean zehar, ostegunetan, 19.30etik aurrera. Zikloko azken hitzaldia, aldiz, asteazkenean izango da, otsailaren 25ean.
Gaur bertan izango da, beraz, lehenengo hitzaldia, «¿Wallace `versus' Darwin?» izenburukoa, Juan Luis Arsuaga Atapuercako indusketen arduradunaren eskutik.
Otsailaren 12an, «Darwin y el diseño inteligente: creacionismo, cristianismo y evolución», Francisco J. Ayala biologoak gidatuko du, eta harekin batera, Juan Ignacio Perez katedradunak egingo du aurkezpena.
Otsailaren 19an, «Evolución bajo dominio humano en el reino vegetal», izeneko hitzaldia eskainiko du Pilar Carbonerok.
Hilaren 25ean, Jose Manuel Sanchez Ron, zientziaren historialari eta hizkuntzalariak hitz egingo du: «Charles Darwin: su obra y su mundo». Aurkezpena, Jose Maria Mato-ren eskutik.