GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Anjel Lertxundi 2009/2/6

Txibatoak

Medikuen deontologiak ipartzat daukan Hipokratesen juramentuaren ataletako batek -hirugarrenak- honela dio:

«Gaixo oro eskrupulu eta ahalegin berarekin sendatuko dut, aintzat hartu gabe haren etnia, erlijioa, nazionalitatea, egoera soziala edo ideologia politikoa, eta diskriminazio-era guztiak baztertuko ditut praktika medikuan».

Ez da beti betetzen den juramentu bat. Areago: mediku berak desberdin trata zaitzake (salbuespenak salbuespen, desberdin tratatzen zaitu!) klinika pribatu batean hartzen bazaitu edo erietxe publikoan (txin-txinak agintzen du, señor doktore!). Ohituta gaude. Baina Italiako senatuak -Legaren eraginez- abian jarri duen legeak marka guztiak hautsi ditu, eta Hipokrates bera ere juramentuka hasterainoko haserrea eragiten hasi da Italian, medikuen artean bereziki: erietxetik pasatzen diren paperik gabeko etorkinak salatzera behartzen ditu lege berriak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo