GARA > Idatzia > > Mundua

Madagaskarreko soldaduek dozenaka manifestari hil dituzte

Antananarivo Madagaskarreko hiriburuko Presidente Jauregira zihoazen milaka manifestarien aurka tiroka hasi ziren atzo segurtasun indarrak, makina bat hildako eta zauritu eraginez. Andry Rajoelina hiriburuko alkateak «trantsizioko gobernuburu» izendatu zuen bere burua sarraskia gertatu baino ordu batzuk lehenago. Afrikako hegoaldeko uharte handiko agintea lortu nahi dutenen arteko borrokak ia ehun hildako eragin ditu azken asteotan.

p027_f01_199x124.jpg

GARA |

Hildakoen kopuruari buruzko adostasunik ez zegoen atzo nazioarteko berri agentzien artean. Batzuek ontzat eman zituzten Madagaskarreko irrati publikoak aipatu zituen hogeita hamar hildakoak; besteek, MATV telebista kate pribatuak eman zuen datua: hamabost manifestari hilda; France Presse agentziak, berriz, bertan dituen kazetariek ikusitakoa jaso zuen: hogeita hiru hildako. Edonola ere, Indiako itsasoko uharte handiko Agintea lortzeagatik boteretsuek abian duten borrokak ia ehun hildako eragin ditu joan den urtarrilaren 26az geroztik.

Antananarivo hiriburuko Presidente Jauregira iritsi nahi zuen manifestazioa hasi aurretik, Andry Rajoelina hiriko alkateak «Trantsizio Gobernua» eratu zuen, eta bere burua jarri zuen ustezko Exekutibo horren buruan. Hogei mila pertsona inguru elkartu ziren aipatu manifestazioan.

Sarraskiaren berri izan ondoren, Rajoelinak Marc Ravalomanana Madagaskarreko presidenteari leporatu zion inolako armarik ez zuten zibilei eraso egin izana. Era berean, alkateak militarrei eskatu zien Gobernuaren aurkako mugimenduarekin bat egiteko, hau da, Rajoelinak berak zuzentzen duen mugimenduarekin bat egiteko.

Manifestarien aurkako erasoaldiak zauritu ugari eragin zituenez, hiriburuko erietxeetako larrialdietako zerbitzuak lepo eginda egon ziren.

Ban Ki-Moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Haile Menkerios izendatu zuen bertarako ordezkari berezia. NBEko Gai Politikoetarako idazkaria atzo iristekoa zen uhartera, «indarkeria saihesteko eta bakea eta egonkortasuna sendotzeko Nazio Batuek zer egin dezaketen aztertzeko».

Joan den asteazkenean, Ravalomanana presidenteak Rajoelina hiriburuko alkate kargutik kendu egin zuen, baina «kargugabetuak» ez zuen erabakia onartu. Gainera, manifestazioak iragarri zituen hiriburuan bertan, egungo Gobernuaren aurka eta berak zuzentzen duen «Trantsizio Exekutiboaren» alde. Rajoelina bera Ravalomananaren Gobernuaren aurkako manifes- tazio askoren buruan izan da urtarrilaren 26az geroztik. Protestaldi horiekin zerikusirik zuten istiluetan ehun lagun inguru hil dituzte, atzo arratsaldean egiten ziren kalkuluen arabera.

Funts publikoak bidegabe erabiltzea eta Konstituzioa bortxatu izana egotzi dio alkateak presidenteari. Rajoelinaren arabera, Ravalomananak ustelkeria baimendu du, eta adierazpen askatasuna ez du errespetatu. Argudio horiek erabili ditu militarrei berarekin bat egin dezaten eskatzeko. Madagaskarreko legediaren arabera, presidente berria aukeratzeko hauteskundeak 2011n egingo dira, baina Rajoelinak bere burua aurkezterik ez du izango, horretarako berrogei urte beteta izan behar dira-eta.

iruzurra

Marc Ravalomanana presidentea oso aberatsa da. 2002an iritsi zen presidente kargura, Didier Ratsiraka almirante erretiratuari 2001eko hauteskundeetan irabazi eta gero. Iruzurra egotzi zioten orduan, 2006an berriz irabazi zuenean bezala.

La UE percibe «un profundo malestar» y pide diálogo

La Unión Europea apeló al «diálogo basado en el respeto de la legalidad y de las reglas constitucionales» para que las autoridades, fuerzas políticas y sociedad civil de Madagascar «superen la crisis» en la que se encuentra el país desde que se iniciaran la pasada semana las protestas antigubernamentales que han desembocado en brotes de violencia y dejado un centenar de víctimas. Marie-Claire Gérardin, responsable de los intereses del Estado francés en la isla, opinó que «el movimiento de protesta que se expresa en las calles demuestra que hay un profundo malestar en la sociedad malgache».

En un comunicado en nombre de los Veintisiete, la presidencia de turno de la UE, que ocupa la República Checa, expresó el viernes su «gran preocupación» por los «enfrentamientos, pérdida de vidas humanas y destrucción» que se han registrado en Madagascar en los últimos días. También reconoció las «condiciones difíciles» a las que se enfrenta el pueblo malgache, al que transmitió su «solidaridad».

La Unión Africana ha aconsejado a los opositores que se mantengan dentro de la legalidad y advierte de que no admitirá regímenes no constitucionales en su seno. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo