GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Ligako borrokara bueltan

Ibiltzen jarraitzera behartuta, bideak horrela egiten direlako

Kopak etenalditxo bat eskeini arren, deskantsurik ez dago Athleticentzako. Zuri-gorriek Ligan gauzatzen ari diren igoera luzatzeko aukerari ekin behar diote oraingoan, Europarako sailkapena eskuratzeko bide berri bat zabalduz.

p038_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Motzena izan arren, Kopa ez da poztasunak ospatzeko bide bakarra. Azken aldi honetako boladari esker, sekulako igoera gauzatu du Athleticek Ligan, lehen postuetatik gertu-gertu kokatuz. Lau puntutako desabantaila besterik ez daukate zuri-gorriek, izan ere, seigarren sailkatuarekiko. Europako helburua beste ibilbide bati ekinez ere lor dezake, beraz.

Baina poetak esaten zuen bezela, bideak ibiliz egiten dira. Ez dago, beraz, erlaxatzeko aukerarik bilbotarrentzat: ibiltzen jarraitzera behartuta daude, urrats berriak ematera, Ligak eskeintzen duen bidea luzatu nahi badute. Are gehiago hemendik hilabete batera zer nolako egutegia duten ikusita: Everest famatua badator berriro ere, txapelketaren talde onenen aurkako partidekin eta, teoriaz, puntuak lortzeko erreztasun gutxiagokin. Aldapa gora hasi baino lehen, hurrengo astetako lautadatxoa aprobetxatu beharko du Athleticek, bidea urrats haundiak emanez egiteko.

Ahal badu, behintzat, terminologia ziklista erabiliz, faltsua izan baitaiteke lautada hau. Hurrengo etsaia eredugarria izan daiteke: izen gutxikoa baina zailtasun haundikoa. Valladolidek, izan ere, Athleticek baino bi puntu gutxiago besterik ez dauka. Eta urte aldaketarekin batera bide-zulo bat gainditu behar izan duela ematen badu ere, joan zen astean Atletico de Madriden aurka lortutako garaipenak Jose Luis Mendilibarren taldea berpiztu duela dirudi ere.

Joaquin Caparrosek ez du inolako despisterik nahi horrelako etsai baten aurka. Horregatik, Kopa datorren hilabetera arte baztertu behar dela azpimarratzen du behin eta berriro. «Helduko da partida hori, baina lau aste falta dira eta denbora honetan gauza asko gerta daitezke -esan zuen entrenatzaileak-. Buruan izan behar dugun gauza bakarra, momentu honetan, Valladoliden aurkako partida da». Eta neurketa horretan, Caparrosek «gure maila onena ematea» espero du, «beste urrats bat emanez. Horrela egin behar ditugu gauzak, igande bakoitzeko partidan pentsatuz, urratsez urrats aurrera egiten saiatzeko».

Etsaiari dagokionez, Mendilibarren «ukitua» nabaritzen dela uste du andaluziarrak, «oso lan ona egiten duen taldea baita». «Nere ustetan, banakotasunaren gainetik blokeari garrantzia eman behar diogun taldeon eredu garbia da Valladolid -gaineratu zuen-. Talde bezela nola lan egin behar den argi dauka».

 
VALLADOLID - ATHLETIC
Ion Vélez y Koikili, en condiciones de viajar

Fernando Amorebieta no estará en el Nuevo Zorrilla. El central no ha podido recuperarse del esguince de tobillo que sufría en la recta final del choque frente al Sevilla, con lo que sale de la convocatoria de Joaquín Caparrós.

Sí se encuentran muy mejorados Ion Vélez y Koikili que, de hecho, forman parte de la expedición aunque, por lo que pudiera suceder, el técnico viajó con 19 hombres a Valladolid. Una convocatoria con bastantes novedades, a la que regresan, respecto a la última cita copera, Xabi Etxeita, Joseba Garmendia, Igor Gabilondo y Joseba del Olmo. El que se queda fuera, junto a Amorebieta, es Gaizka Toquero, que se pierde su primer encuentro de Liga desde que fuera repescado las pasadas Navidades.

También habrá novedades en el once. La primera, evidente, para cubrir la baja de Amorebieta. Ustaritz parece el elegido, aunque Etxeita también puede tener sus opciones. Es previsible, además, que Caparrós ofrezca un respiro a Ion Vélez -que incluso podría ser el descartado en última instancia-, lo que implicaría un pequeño movimiento: David López pasaría a la banda izquierda, Markel Susaeta recuperaría la titularidad para actuar por la derecha y Fran Yeste centraría su posición para escoltar a Fernando Llorente.

Sólo se espera, por otra parte, una novedad en Valladolid. Relativa, porque Nano ya tuvo que reconvertirse en lateral la semana pasada para sustituir a Óscar Sánchez que, como su relevo natural Marcos, se pierde el choque por lesión.

A.U.L.

ZALEGOA

Ohi den bezela, Athleticek zaletuen laguntza izango du Valladoliden. 3.000 zuri-gorri inguru egongo da Nuevo Zorrillaren harmailetan, taldea bultzatuz.

AURREKARIAK

Sekulako lana egiten ari da Jose Luis Mendilibar Valladoliden, baina momentuz ez du zorterik izan Athleticen aurka jokatu duenean. Iazko partida biak irabazi zituzten bilbotarrek, baita aurten lehen itzulian jokatutakoa ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo