GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Azpeitia

Garikoitz Etxeberriaren ongietorria debekatu du Auzitegi Nazionalak

Sei urte espetxean eman ondoren, aurreko astelehenean askatasuna berreskuratu zuen Garikoitz Etxeberriak gazteak, eta Azpeitian egitarau oso bat prestatu zuten atzoko egunerako, ongietorria ez ezik, afari bat egiteko asmoa ere bazeukaten herritarrek. Ostiralean, ordea, Auzitegi Nazional espainolaren debekua jaso zuten. Berehala jo zuten Udalera, arazoa «denon artean konpontzeko asmoz». EAJko zinegotzi batekin hitz egin ostean, omenaldia pilotalekuan egiteko arazorik ez legokeela esan zien, baina alkatearekin hitz egin behar zutela. Atzo goizean aldiz, Julian Eizmendi alkateak (jelkidea bera) Ertzaintzarekin hitz egin ondoren, telefonoz adierazi zien ezingo zutela Etxeberriari omenaldirik egin. Amnistiaren aldeko mugimenduaren ustetan, atzoko debekua «Gobernu espainolak Euskal Herrian ezarritako salbuespen egoeraren adibidea argia» izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo