GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

Nora begira zegoen iparrorratza galdu zuen egun hartan?

Pablo Aguilarrek azken orduan lortutako saskiratze batek eman zion Granadari garaipena. Bizkaitarrek aspaldiko bigarren zatirik txarrena jokatu zuten eta hamaikagarren postura erori dira.

p036_f01_097x184.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

Noraezean, hotzak hiltzen, gaueko piztien beldurrez, gosez amorratzen... baso ilunetan galduta dago Bilbao Basket. Behin eta berriro jaka edo praketako poltsikoetan begiratzen du, baina ez du iparrorratzik inondik aurkitzen. Erori egin zaio nonbait, eta orain ez aurrera, ez atzera geratu da, pausoa norantz luzatu asmatu ezinik. Non arraio zegoen, bada, iparrorratza galdu zitzaion hartan?

Iurbentia Bilbao Basketek zortzigarren postua du helburu, baina atzoko porrotaren ostean asko zaildu zaizkio kontuak. Hasteko, hamaikagarren postuan iltzaturik geratu da, bederatzi garaipenekin. Bestetik, Manresak eta Fuenlabradak garaipen bana gehiago lortu dute; eta, amaitzeko, Granada, atzoko garaipenaz, sailkapenean bilbotarren aurretik jarri da, guztira garaipen kopuru bera izan arren biek, andaluziarrak nagusitu baitira bizkaitarren aurka, Ligako bi neurketetan.

Bigarren zati negargarria

Egia da Granadaren garaipena azken segundoan erabaki zela. Hasteko, 69-68 irabazten ari zela, 24 segundo izan zituen Txus Vidorretaren taldeak azken orduko jokaldi bat prestatzeko. Itxuraz, Salgado eta Banicen artean pick'n roll bat egin behar zuten, baina ez zitzaien ongi atera, eta jabetzako azken segundoan Blumsek nolabait bota behar izan zuen hirukoa. Errebotea andaluziarrek harrapatu zuten, eta Scepanovicen barneraldiak bizkaitarren defentsa erdibitu zuen. Bere asistentzia Aguilarrek aprobetxatu zuen garaipenaren saskiratzea lortzeko.

Azken segundo horietan bilbotarrek jokatu bigarren zati negargarria laburbildu zen. Atsedenaldira arte ekimena bilbotarrek eraman zuten, batez ere Blumsen eta Salgadoren lanari esker. Defentsan ere lan txukuna egin zuten Vidorretarenek, Curtis Borchardt ia punturik lortu gabe utzita.

Hala ere, ordurako nabari zitekeen Vidorretaren ezinegona eta haserrea, gauzak ez baitzituen garbi ikusten. Bada, atsedenaldiak ez zion gauzak argitzeko balio izan eta etxekoen jokoa are eta eskasagoa bihurtu zen. Granadak bere defentsa asko zorroztu zuen eta, apurka, markagailua berdintzea lortu zuen. Scepanovic eta Hunterren eskumutur finei Maric pibotak uztaipean egindako lana batu zitzaien. Hirukote horren lanak markagailua 64-67 laga zuen azken minutuetan.

La Casillaren bultzadari esker buelta eman zion etxeko taldeak markagailuari, baina ez zuen garaipena bermatzen asmatu eta azken jokaldiak porrota ekarri zuen. Non dago iparrorratza?

«Ha sido la peor segunda parte del año»

La derrota frente al CB Granada causó mucho disgusto en un Txus Vidorreta que achacó la misma, amén del pésimo juego exhibido en los segundos veinte minutos, a la falta de concentración. El de Indautxu declaró que estos problemas de concentración ya estuvieron presentes en el partido ante Lietuvos Rytas.

«El partido se puede resumir con las dos últimas jugadas. Hemos hecho un horrible ataque con un punto arriba, cuanto todos sabíamos qué queríamos jugar y cuando la misma jugada nos da habitualmente muchas canastas fáciles o faltas. En la continuación también hemos tenido un error defensivo que ha generado una desventaja, y ellos han metido canasta. Ellos han jugado con más convicción todo el segundo tiempo y creo que hemos hecho la peor segunda parte de la temporada».

«Granada ha mejorado mucho su defensa, pero lo que me preocupa es que en defensa hemos cometido muchos errores, equivocándonos en las decisiones aprobadas anteriormente. Nos hemos hundido en ataque después de los errores defensivos. Así no se puede ganar», zanjó un Vidorreta muy molesto.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo