GARA > Idatzia > > Kultura

Gaurtik aurrera, ateak zabal-zabalik ditu berriro Bilboko Kafe Antzokiak

Hilabeteko itxiera bete ostean, gaur irekiko ditu ateak Bilboko euskaldunek plaza ezinbestekotzat duten Kafe Antzokiak. Zigor latza jaso ostean, 420 laguneko muga zehatz-mehatz betetzeko asmoa dute bertako arduradunek, baina aretoaren benetako edukiera askoz handiagoa dela iritzita, borrokan jarraituko dute, horretarako beharrezkoak izan daitezkeen obra guztiak eginda. Kontua konpondu bitartean, sarrera kobratzea ere aztertzen ari dira.

p048_f01_97x148.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Legeak ezarritako edukiera nabarmen gainditu zuela-eta, Kafe Antzokia hilabeterako itxi zuen Bilboko Udalak, iragan urtarrilaren 9an. Behin zigorra beteta, gaur irekiko ditu ateak euskararentzako plaza garrantzitsua den aretoak, baina bertako arduradunek nabarmendu nahi izan dutenez, «Kafe Antzokiak benetan dagokion edukiera lortu arte borrokan jarraitzeko asmoa du», eta horretarako erabili ditzakeen bide guztiak ibili eta aretoa hobetu ditzaketen obra guztiak burutzeko prest agertu da, izan ere, aurrerantzean «egun legezkoak dituen 420 pertsonako edukiera zehatz-mehatz betetzeko erabakia hartua badu ere», kopuru hori eguneratu ezean, «etorkizuneko jarduna ezinezkoa baitu», aurrera daramatzan kultur jarduera guztiak kontuan izanda.

Gauzak horrela, atzealdean ate berri bat irekitzeko lanak hasiko ditu aurki, eta asteburuetan sarrera txiki bat kobratzeko aukera ere serio aztertzen ari dira (betiere zurrut bat edateko eskubidea emango lukeena). Gainera, iragan hilabetean abian jarritako sostengu kanpainarekin jarraituko du orain arte bezala, eta bertaratzen diren bezeroei ahalik eta informazio gehien ematen saiatuko dira bertako ehunka lagun eta berrogeita hamar langile inguru, «afera honetan kaltetuenak beraiek direlako».

Kontuan hartu beharra dago, asteburuetan goizaldera arte izaten duen dantzaleku giroaz gain, astean zehar goizeko bederatzietatik aurrera gosariak eta ehunka bazkari ematen dituen jatetxea ere badela Kafe Antzokia, eta urtean berrehun-hirurehun aurkezpen, jaialdi eta kontzertu inguru antolatzen direla bertan, atzerriko zein etxeko talde bikainen eta musika joera ezberdinei agertokia eskainiz. Horri guztiari haur eta gaztetxoentzako Kurkuluxetan musika eta antzerki eskola eta Bilbo Hiria Irratia gehitu behar zaizkio, aurrera egiteko ezinbestekoa dutenak tabernaren bidez ateratako etekina.

Xabier Lete

Kultur jarduerei dagokionez, bihar indartsu abiatuko da egitaraua, Xabier Leterekin. Hirurogeita lau urteko oiartzuarrak aurrenekoz zapalduko du Kafe Antzokiko oholtza, tarte musikaletan batuko zaion Joxan Goikoetxea piano eta soinu jotzaile lagunarekin batera.

Bost olerki bilduma eta hamazortzi disko plazaratu ostean, euskal olerkigintzaren erreferente nagusietariko bat dugu Lete, besteak beste, «Izarren hautsa» zoragarriaren sortzailea.

Etzi, iluntzeko 20.00etan, iragan Durangoko Azokarako Pamiela etxean plazaratu zuen «Egunsentiaren esku izoztuak» liburuko poesia irakurraldi berezia egingo du Kafe Antzokian: «zenbait poemaren irakurraldi intentsu, indartsu eta sentituaz gozatzeko aukera errepikaezina da», antolatzaileen esanetan.

Sarrera gonbidapen bidezkoa izango da eta ikus-entzuleak eserita egongo dira. Bertaratu nahi duenak, Kafe Antzokian bertan, Gabriel Aresti euskaltegian eta info@kafeantzokia.com helbidera idaztea baino ez du gonbita lortzeko.

Giant Sand dará comienzo a los conciertos internacionales

Siguiendo con la ingente labor cultural que ha desarrollado a lo largo de sus anteriores trece años de andadura, el Kafe Antzokia sigue adelante retomando sus conciertos internacionales, y de qué manera. Pasado mañana, miércoles 11 de febrero, el genial Howe Gelb dirigirá su remozada banda Giant Sand (con Thoger T. Lund al bajo, Peter Dombernowsky a la batería y Anders Pedersen en la slide), para presentar su elegante «PROvisions» en una casa que conoce bien de sus anteriores etapas en solitario. Junto a ellos actuará Chuck Prophet, quien lideró en la década de los 90 a Green On Reed.

Al día siguiente, jueves 12 de febrero, turno para The Muffs, distorsionado trío californiano formado en 1991 por Kim Shattuck (voz y guitarra), Ronnie Barnett (bajo) y Roy McDonald (batería), que prepara actualmente nuevo lanzamiento discográfico.

El fin de semana comenzará el viernes con el sevillano Tote King, principal exponente del rap en castellano, presentando su tercera y reciente referencia, «T.O.T.E.» (BOA, 2008).

Después, con el aforo limitado a los 420 espectadores y a falta de la programación de las bandas de «casa», están programados los directos de The Diamond Dogs, The Only Ones, Vitriol e Idioterne, Delorean, Bill Evans, Buzzcocks y The Cute Lepers, Avalanch, Stiff Little Fingers, Nacho Vegas, Cult Of Luna, Despistaos y La Vieja Morla, Antonio Vega, Mando Diao, Nashville pussy y Supersuckers, La Mala Rodriguez y Hayseed Dixie.

A. B.

KULTUR EKITALDIAK

Aretoari ospea eman dioten kultur jarduerei jarraipena emanez, gogor hasiko du Kafe Antzokiak aro berri hau, eta bertako argien azpian aurrenekoz olerkiak irakurriko ditu Durangoko Azokarako «Egunsentiaren esku izoztuak» poema liburua argitaratu eta berriro plazara atera den Xabier Letek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo