GARA > Idatzia > > Kultura

Erika Lagoma eta Migel Mari Elosegi, «Luze», Nafarroako Bertsolari Txapelketan aurrera

GARA | BETELU

Atzo Betelun jokatu zen txapelketako final-laurdenean Erika Lagoma izan zen garaile, egin zuen saio erregularrari esker 192.5 puntu lortuz. Bigarren postua Migel Mari Elosegik, Luzek, lortu zuen 178 punturekin, eta beraz, biek finalerdietan parte hartzeko aukera izango dute.

Sailkapenei erreparatuz, saioak izan zuen oreka nabarmentzekoa da. Hirugarren geratu zen Ander Fuentesek, Itturrik 175.5 puntu lortu zituen, laugarren izan zen Iñaki Alemanek hiru gutxiago eta Aritz Saraguetak eta Iñigo Ibarrak 169.5 eta 166.5, hurrenez hurren.

Datorren hitzordua Tafallan izango da, larunbatean, eta bertan erabakita geratuko da finalerdietan zeintzuk lehiatuko diren finalera heltzeko helburuarekin. Orain artekoak eman duenarekin, bertan izango direnak Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Jon Barberena, Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta atzokoan sailkatu ziren Erika Lagoma eta Migel Mari Elosegi, Luze, dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo