Iruzur fiskalari buruzko datuak jasotzeko agerraldia eskatu du EBk
GARA |
Gipuzkoako Batzar Nagusietako EB taldeko Arantza Gonzalezek, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Saileko diputatu Pello Gonzalezek agerraldia egin dezan eskatu zuen atzo, 2008an Gipuzkoako Ogasunak atzeman duen iruzur fiskalaz mintza dadin eta «diru hori berreskuratzeko asmoa duen» azal dezan.
Gonzalezek, ohar batean, «diru hori gipuzkoar guztiona» dela nabarmendu eta «dirua berreskuratu eta etorkizunean iruzur berriak ez gertatzeko» tresnak martxan jarri behar direla adierazi zuen.