BERTSOLARITZA
Tafallan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena
Apurka-apurka Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurrera doa eta finalerako eman beharreko pausoak gero eta gutxiago dira. Bihar Tafallan jokatuko da finalerdietara sailkatzeko azken kanporaketa eta Xabier Legarreta, Xabier Terreros, Etxabe, Xabier Silveira, Ekaitz Astiz eta Diego Riaño arituko dira lehian. Iragan astean Betelun egindako kanporaketan Erika Lagomak eta Miguel Mari Elosegi Luzek lortu zuten finalerdietarako txartela.