Binakako Txapelketa
Leitza arituko da gaurkoan Berasaluze VIII.aren ordez
Berrizeko aurrelariak eskuineko eskuan infekzioa duela-eta ezin du jokatu.
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Asteazken gaueko euri jasak Donibane Lohizunen eragindako uholdeak -124 litro ur metro koadratuko- ez dira eragozpena izango bertako Maurice Ravel pilotalekuan partida jokatzeko. Baina bertan egongo ez den protagonistetako bat Pablo Berasaluze da. Eskuineko eskuan infekzioa du Berrizko aurrelariak eta haren ordez Iñigo Leitza bizkaitarra arituko da.
Beraz, nolabait esatearren, kantxa hau gutxi ezagutzearekin batera, Leitza-Begino eta Xala-Zubieta bikoteek (21.00) zazpigarren jardunaldian jokatu beharreko hil edo biziko norgehiagoka hau beste faktore batzuen menpe egongo da.
Asegarceko bikotea -sailkapen nagusian bigarren, lau garaipenekin- oso indartsu dator txapelketan. Ikuskizun itzela eskaini zuten Labriten iragan astean, pilotalekuan zeuden jarraitzaileak zutik ipinaraziz. Pablo hasieratik ibili da bere joko serio eta adimentsua azalduz, eta larunbatean, ordura arte egindako lana borobildu zuen.
Begino, bestalde, eskuineko eskuan egin behar izan zioten operazioaren ondoren, badirudi inoiz baino kolpe handiagoarekin itzuli dela kantxetara. Beraz, Leitzak inoiz baino lan gogorragoa egin beharko du Berasaluze VIII.aren falta hainbeste ez sumatzeko.
Gorriek txapelketan bi garaipenekin dauden Xala eta Zubieta edukiko dituzte aurrean. Bikote honek aldaketa nabarmena izan zuen duela bi aste Laskurainen ordez Zubieta txapelketan sartzean. Nahiz eta lehen partida -bosgarren jardunaldian- Bengoetxea VI.aren eta Belokiren aurka 22-15 galdu, Etxarri-Aranatzeko atzelariak erritmoa segituan hartu duela dirudi, eta, horren adibide, joan den astean Tafallan Olaizola II.aren eta Mendizabal II.aren aurka lortutako garaipena.
Gauzak horrela, gaur irabaziz gero, eta zazpigarren jardunaldi honetako beste norgehiagoka erakargarrien emaitzak kontuan hartuta, esperantzarekin jarrai dezake Aspeko bikoteak.
La tan apretada clasificación del Parejas deja otros dos encuentros vitales para mañana y el domingo en Donostia y Tolosa, respectivamente. En el Atano III, Olaizola II y Zearra se miden a la dupla Irujo-Goñi III. Lo más reseñable de este duelo es la incorporación del zaguero vizcaino en lugar del lesionado Mendizabal II. Los de Asegarce separaron tres cueros de 106,6, 106,3 y 105,2 gramos, mientras que los de Aspe optaron por tres pelotas de 105,2, 105,5 y 106,3 gramos. En el Beotibar, Olaizola I y Patxi Ruiz escogieron tres esféricos de 104,8, 106,2 y 105,8 gramos, frente a los tres cueros de 104,5, 104,9 y 105,6 gramos de Gonzalez-Barriola.