GARA > Idatzia > > Ekonomia

Estatu espainiarreko ekonomia atzeraldian dago 1993az geroztik lehen aldiz

Estatu espainiarreko Estatistika Institutuak atzo plazaratu zituen datuen arabera, Estatuko ekonomia atzeraldian dago azken bi hiruhilekoetan jarraian hazkunde negatiboa izan ostean. Barne-produktu gordinak %7 egin zuen behera iazko azken hiruhilekoan.

GARA |

Estatu espainiarreko ekonomia teknikoki atzeraldian dago 1993. urtetik lehen aldiz, 2008an bi hiruhilekoetan jarraian BPGak behera egin ostean. Azken hiruhilekoan egoerak okerrera egin zuen, %1eko atzerapenarekin, Estatu espainiarreko Estatistika Institutuak atzo aditzera eman zituen datuek erakusten dutenez.

Barne produktu gordinak %7 egin zuen behera 2008ko azken hiruhilekoan Estatu espainiarrean. Urte osoan zehar, berriz, batez beste %1,2 hazi zen ekonomia, aurreko urtean baino 2,6 puntu gutxiago ordea, 2007an %3,8eko hazkundea izan baitzuen.

Espainiako Bankuaren iritziz, atzeraldi horren eragile nagusia familien kontsumoaren jaitsiera izan da. Miguel Angel Fernandez Ordoñez buru duen bankuaren aurreikuspenen arabera, hasi berri den urtean egoera iluna izango da.

Nazioarteko Diru Funtsak egin dituen kalkuluen arabera, Estatu espainiarreko ekonomia atzeraldian izango da bai aurten, bai eta datorren urtean ere.

Nafarroan, «hobeto»

Euskal Herriari dagokionez, atzo Nafarroako datuak eman zituzten jakitera. Barne produktu gordinak %1,9 egin zuen gora 2008an. Inguruko hainbat estatuk baino igoera handiagoa izan du Nafarroak, gehienek ez baitute %1,5etik gorako igoerarik izan. 2008ko azken hiruhilekoan izan zuen Nafarroak lehen aldiz hazkunde negatiboa; beste leku askotan hirugarren hiruhilekoan hasi zen beherakada.

Nafarroako ekonomian hazkunde handiena izan zuten arloak industria eta esportazioa izan ziren. Komertzioen jardunak %5,6 egin zuen behera Estatu espainiarrean, Nafarroan berriz %3,5. Esportazioak %11,7 handitu ziren Nafarroan eta Estatu espainiarrean %6,5.

ETXEBIZITZAK

Espainiako Bankuaren iritziz, familien kontsumoaren jaitsiera da 2008ko hazkundea moteltzearen eta ekonomiaren atzeraldiaren eragile nagusia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo