GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Aitor Renteria 2009/2/10

KAZETA.INFO | Izanaren burukominak

(...) Urte beteko negoziaketen ondorioz Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak aurre hitzarmen bat lortu zuten. Iragarpenak eragindako poza azkordina bihurtu da ordea.

(...) prozedura bera adierazgarria da. EEPk Seaska eta Frantziako Hezkuntzaren arteko bitartekari lana egin behar izan du. Alta, Frantziako Hezkuntza ministerioa denez geroztik Estatuaren esku dago, Estatua EEPko kide nagusienetarikoa delarik. Nola izan daiteke Frantzia, ber denboran, aldea eta bitartekari? Izanak izena irensten du. (...)

2009an hizkuntzaren legea osatzeko xedea du Frantziako gobernuak. Dagoeneko iragarri dute ez dietela onartuko ofizialtasuna herri hizkuntzei. (...) Euskarari ofizialtasuna onartzea, nazio baten errealitatea utziko luke bistan.

(...) Parisek nahi duena inposatuko digute berriz ere.

Eta horren aitzinean zer egin? (...) ofizialtasuna izan behar da aldarria, ateka, zurubia.

Norberaren buruan aldarrikatzetik, karrikan aldarrikatzera pasatu beharko da. Agian, euskalgintzak gaindituko ditu eguneroko kudeaketan dituen itolarriak eta gaitasuna izanen du erantzun bateratua emateko karrikan eta bilkuretan.

EEPk hizkuntza politika gauzatzeko plan mardula osatu zuen, euskalgintzak egindako ekarpenei esker. Borondaterik ote du hori egiteko? Argi dago ezetz. Lehenik, aztertu ere ez duelako egin plan hori gauzatzea zenbat balio lezakeen. Bigarrenik, ez dituelako berak hartzen erabakiak, Parisek baizik.

Iparraldea politikoki existituko balitz, berezko instituzioa balu, bertze bat litzateke indar harremana. Baina politikan, bereziki gurean, izanak ez du izena egiten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo