GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Mungik 25 urte preso bete dituen egunean, AAMk alderdien jarrera gogor gaitzetsi du

GARA |

Juan Manuel Piriz, Mungi, preso politiko bizkaitarra giltzapean dela 25 urte bete ziren atzo. Honen karira, amnistiaren aldeko mugimenduak ohar bat igorri zien hedabideei. «Beraiek ezarritako zigorra bete ondoren ere inolako lotsarik gabe zigorra luzatzen diete euskal preso politikoei, mendekuan eta eskubide guztien ukazioan oinarritutako espetxe politika anker honen bidez», eta, hala ere, «hauteskunde hauetan parte hartuko duten alderdi politiko legalei, honen guztiaren inguruan ezer gutxi entzun diegu kanpainan», salatu du.

Izan ere, alderdien jarrera ikusita amnistiaren aldeko mugimenduak adierazi duenez, «biziarteko zigorra ezartzea, minbizia duten presoak espetxean mantentzea eta euskal preso politikoak etxetik milaka kilometrotara mantentzea ez dira herri honetako arazoak politikari gehienentzat».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo