GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Presoen senideen aurkako erasoak areagotu dira azken hilabeteotan

Euskal preso politikoen senideek Estatu espainoleko eta frantseseko kartzeletara egin behar dituzten bidaietan jasandako eraso eta jazarpenak areagotu egin dira azken hilabeteotan. Urtarrilean eta otsailean senitartekoek aurrean izan dituzten trabak makina bat dira eta era askotakoak: auto eta autobusen gurpilak eta kristalak apurtzea, lapurretak, identifikazioak, miaketak... Etxeratek salatu du eraso horien helburua presoa «inguru sozialik gabe uztea» dela.

p016_f01_72609.jpg

GARA |

Euskal preso politikoen ingurukoek euren lagun eta senideak bisitatzeko astebururo milaka kilometro egin behar izateaz gain, eraso eta jazarpenei ere aurre egin behar izaten diete. Etxeratek salatu duenez, azken hilabeteotan nabarmen ugaritu dira bidaietan gertatutako jazarpen eta erasoak. Urtea hasi zenetik zortzi dira dagoeneko kartzelatuen senide eta lagunek pairatutako erasoak, bai Estatu espainolean eta bai frantsesean.

Gertakari gehienak Andaluzian edo Andaluziako espetxeetarako bidaietan izan dira, eta bertan mota guztietako traba eta arazoak agertu izan dira; autoen eta autobusen gurpilak zulatzea, identifikatzeak, lapurretak, miaketak... Ziurrenik eraso larriena joan den urtarrilaren 24an Cuencako jatetxe bateko aparkalekuan gertatutakoa izan da. Almeriako kartzelara bisita egin ondoren, furgoneta batean bueltan zetozen hainbat senidek bazkaltzeko geldialdia egin zuten autobideko jatetxe batean, eta handik irtetean sekulako ezustekoa topatu zuten: leihoko kristala apurtu eta presondegitik ateratako paketeak, motxilak, dokumentazio pertsonala, dirua lapurtu zien norbaitek.

Astero presoen senide eta lagunak Andaluziako espetxeetara eramaten dituen autobusak, berriz, bi eraso jasan zituen joan den hilabetean. Lehengoan, hiru gurpil zulatu zizkioten jatetxe bateko aparkalekuan zegoenean. Bigarrenean, seguruagoa izango zelakoan ibilgailua Puerto del Realgo aparkaleku itxi batean utzi arren, bisitatik itzultzean autobusa pintura gorriz margotuta aurkitu zuten.

Baina, ezezagunek egindako eraso horiez gain, presoen ingurukoek Guardia Zibilaren jazarpen bortitzari ere aurre egin behar izan diote. Halako batean, Estatu espainoleko hegoaldeko kartzeletatik bueltan, poliziek oso kontrol bortitza egin zieten. Senideek salatu dutenez, autobus barrura sartu ziren polizia-txakur eta guzti, bertan zeudenak -adin txikiko haurrak barne- ikaratu nahian. Era berean, azken hilabeteotan ohikoak izaten ari dira Puerto del Realeko espetxe ondoko tabernara zerbait hartzera sartzen diren senideen identifikazioak.

Arazoak jendarmeekin

Estatu frantseseko espetxeetara bidaiatzen dutenek ere hainbat traba eta jazarpen sufritu dituzte azkenaldian. Besteak beste, Fleuryko kartzelan preso dagoen Ekaitz Agirre euskal errepresaliatuari bisita egitera zihoazen hiru lagun Hendaiako geltokian trena hartzeko itxaroten ari zirenean, jendarmeek inolako azalpenik eman gabe komisarian atxiki zituzten. Ondorioz, trena galdu zuten eta ezin izan zuten bisitara joan.

Etxeratek salatu du eraso horien helburua presoak «inguru sozial eta afektiborik gabe» uztea dela, «elkartasunaren katea suntsituz».

beste urrats bat

Etxerat presoen senideen elkartearen aburuz, eraso eta jazarpen horiek «Estatu espainolaren eta frantsesaren espetxe politika kriminalaren bidean emandako beste urrats bat» dira.

Movilizaciones por los represaliados políticos

Frente a los los continuos ataques a los que tienen que hacer frente tanto los presos políticos vascos como sus familiares y amigos, las muestras de solidaridad y apoyo se siguen sucediendo en distintos puntos de Euskal Herria, donde todas las jornadas se realizan movilizaciones en demanda de respeto a los derechos de los represaliados.

Ayer, en las habituales movilizaciones de los lunes, se concentraron 70 personas en Santurtzi, 63 en Llaudio, 23 y 21 en los bilbainos barrios de Zorrotza y Otxarkoaga, respectivamente, 21 en el barrio donostiarra de Altza, 11 en Añorga, 20 vecinos en Zaldibia, otros 20 en Ataun, y 19 en Zaldibar. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo