GARA > Idatzia > > Kultura

ERAKUSKETA

Massimo Ghiotti eskultorearen hitzaldia, gaur Baionan

Massimo Ghiottiren eskultura erraldoiak Baionako Kontseilu Nagusiaren pareko lautada edertzen dutela badira hilabete batzuk eta erakusketak izan duen arrakasta dela-eta martxoaren 2ra arte luzatzea erabaki du Herriko Etxeak. Artistaren lana hobeto ulertu nahi dutenek, Ghiottiren hitzaldi batera joateko aukera izango dute gaur. Errobiko campuseko anfiteatroan izango da, 18.30ean. Frantziako Museoetako kontserbatzaile orokor Jean-Michel Foray ere bertan izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo