GARA > Idatzia > > Mundua

Jemer Gorriak epaitzen hasi dira, gizateriaren aurkako krimenengatik

Agintean egon ziren bitartean, 1975etik 1979ra, gizateriaren aurkako krimenak egin izana egotzita, Jemer Gorrien aurkako epaiketa hasi zuten atzo Kanbodian, Nazio Batuen babespean. Epaituko duten lehena Kaing Guev Eav komandantea da. Tuol Sleng, M-13 eta M-99 espetxeetako arduraduna izan zen. Horietan milaka lagun hil zituzten. Ikertzaileen arabera, Pol Poten agindupean ia bi milioi kanbodiar hil ziren tortura, gosea eta bortxazko lanen ondorioz.

p026_f01_199x116.jpg

GARA |

Jemer Gorriek, Pol Poten gidaritzapean, jatorri maoista zuen Gobernua ezarri zuten 1977. eta 1979. urte artean. Ikertzaileen arabera, 1,7 milioi pertsona hil ziren tarte horretan torturaren eta gosearen ondorioz. Nekazaritza guneei lehentasuna eman eta hiriak hustu zituzten. Hala, milaka kanbodiar lan eremuetara eraman zituzten behartuta. Phnom Penh hiriburuko biztanle kopurua, esaterako, bi milioitik 25.000 biztanlera jaitsi zen hiru egunetan. Dirua eta jabetza pribatua ere debekatu zituzten. Idiek bultzatutako gurdiek kotxeak ordezkatu zituzten.

Kaing Guev Eav, Dutx burkidea ezizenez ezaguna, behe-mailako Jemer Gorria izan zen. Tuol Sleng espetxearen arduradun izan zen. 14.000 lagun egon ziren preso bertan. Ia gehienak kartzelako hormetan edo Txoeung Ek-ko kontzentrazio-esparruan -Phnom Penhetik 15 bat kilometrora- hil zituzten.

Jemer Gorriek boterea hartu aurretik egondako gerratean, 1975eko apirilean hain zuzen, oihanean kokatuta zeuden M-13 eta M-99 kartzelen zuzendaria ere izan zen. Ikerketek agerian utzi dutenez, 20.000 kanbodiar hil ziren bi horietan.

Atzo, 30 urte geroago, gizateriaren aurkako krimenak leporatuta hasi zen Eav-en kontrako epaiketa. Ibilgailu blindatuan eta segurtasun neurri handiekin iritsi zen epaitegira. Ekintza horiengatik epaituko dituztenen artean -Kanpo Harremanetarako eta lehen ministroorde izandako Len Sary (83 urtekoa), haren emazte eta Gizarte Gaietarako ministro ohi Leng Thirit (76) eta Kanputxea Demokratikoko presidente ohi Khieu Samphan (77)- lehena da.

Gainerako akusatuek ez bezala, Eavek egindakoaren gaineko ardura bere gain hartu du, errudun dela onartuta. Haren eta lekukoen testigantzak martxoaren erdialdean hasiko dira.

Abokatuek Jemer Gorrien buruzagitzaren aginduak betetzen zituela argudiatuko dute. Agindu horien artean, antza, «atxilotutako edonor hiltzea» zegoen.

«Lehen bista honek berebiziko garrantzia du. Bidezkoa eta independentea den epaimahaia osatzeko egin dugun ahalegin bereziaren emaitza da. Jemer Gorrien garaian buruzagitza ardurak izan zituztenak epaituko ditu», plazaratu zuen Nil Nonn epaileak. Nazio Batuek babestutako nazioarteko epaimahaiak, hala ere, hainbat kritika jaso ditu dagoeneko. Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak epaimahaiaren zilegitasuna zalantzan dagoela adierazi zuen. «Ustelkeria eta manipulazio susmo guztiak erabat ikertu eta argitzen ez badira, ez du sinesgarritasunik izango epaiketak», eman zuen aditzera. Izan ere, abenduan fiskalak akusatu gehiagoren izenak sartzea eragotzi zuen. Hori egiteak herrialdearen batasuna eta oreka arriskuan jar zezakeela argudiatu zuen. Egungo lehen ministro Hun Sen, Jemer Gorrien kidea izan zen. Gobernuko bozeramaile Phy Sophanen hitzetan, atzokoa «egun garrantzitsua izan zen. Ez dugu prozesu honek porrot egiterik nahi». Irauten duen bitartean Gobernuak adierazpenik ez duela egingo esan zuen.

Las víctimas desconfían del tribunal internacional

«Quiero preguntarle por qué mató a su propia gente y por qué me torturó», manifestó Chum Manh durante un visita al centro escolar en el que se ha convertido la prisión Tuol Sleng. De las 14.000 personas que pasaron por sus celdas, sólo sobrevivieron 14 personas. Él es una de ellas. Ahora tiene 78 años. Antes de su detención, era mecánico de coches. Le acusaron de ser un espía de la CIA. «Una vez, me fustigaron 200 veces con alambres electrificados. Mataron a mi mujer y mi hijo», relató.

El proceso judicial, no obstante, ha generado bastante escepticismo. «No confío en que los juicios hagan justicia», subrayó Sokham, de 74 años, que viajó a Phnom Penh desde Batamban para asistir a la vista. En esa línea se expresó Paratdhy, de 41 años. «No confío en el tribunal. Son todos corruptos», resaltó. De niño, niño estuvo en campos de trabajos forzados.

«Es difícil describirlo. Hace 30 años era fuerte, duro y malo. Pero, hoy es sólo un hombre viejo», comentó, por su parte, Vann Nath, recluido en la prisión de Tuol Sleng.

Gran parte de la actual población desconoce el pasado reciente del país. Más de sus 14 millones de habitantes han nacido después de 1979. «Cuando preguntamos a lo estudiantes acerca del genocidio de los Jemeres Rojos, no creen en ello y dicen que se trata de una ficción», señaló el viceministro de Educación Ton Sa Im. Por ello, el Gobierno ha editado un libro de texto que se repartirá en los centros de estudio. «Por primera vez en la Historia de Camboya, el genocidio será enseñado en los institutos», destacó Youk Chhang, director del Centro de Documentación de Camboya, con sede en Estados Unidos. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo